2021eko Getxophoto, irailaren 1etik 26ra
2020-12-16 10:11 ZinemeaGaia: Partekatu / To share/ Compartir
Mundu osoko artista bisualei euren lana Getxophoto Jaialdiaren hurrengo edizinoan erakusteko aukerea eskaintzen deutse. Partekatu izango da 15. edizioan jorratuko dan gaia.
Jaialdiak sortzaileak deialdi honetan parte hartu deien animau nahi ditu, bai argazki, bideo, instalazino, performance, zein arte digital edo ikusizko beste edozein lan bialdu deiezan.
Cristina de Middel –argazkilaria–, Mariama Attah –Open Eye Gallery Photography Museumeko (Liverpool) komisarioa–, Jon Uriarte –Photographers’ Galleryko komisario digitala– eta Gwen Leek –Singapurreko Nazinoarteko Argazkilaritza Jaialdiaren (SIPF) zuzendari eta sortzaileetako bat– osotutako nazinoarteko epaimahaiak Jaialdian erakutsiko diran 3 proiektu irabazle aukeratuko ditu.
Izen-emoteak (20€ proiektuko) Picter plataformearen bidez baino ezin izango dira egin; bertan, oinarriak, ohiko galderak eta parte hartzeko baldintzak konsultau daitekez. Epaimahaiaren nazinoarteko izakerea dala-eta, informazino guztia ingelesez igon beharko da nahitaez.
Epaimahaia
- Cristina de Middel. Argazkilaria eta Magnum Photos-eko kidea. Bere lanak argazkigintzeak egiagaz dituan hartu-emon anbiguoak aztertzen ditu. De Middelek 2012ko The Afronauts lan ospetsua sortu eban. Hamairu liburu baino gehiago idatzi ditu eta hainbat nazinotan erakutsi izan ditu lanak; sari eta izendapen ugari jaso ditu, besteak beste, PhotoFolio Arles 2012, Deutsche Börse Saria, New Yorkeko Center of Photographyren Infinity Saria eta Espainiako Fotografia Sari Nazionala.
- Mariama Attah. Open Eye Gallery Photography Museumeko (Liverpool) zuzendari artistikoa. Argazki-komisarioa, editorea eta irakaslea, interes berezia dauka ikusizko istorioetan. Argazkigintza eta ikusentzunezko kultura ahots isilduak eta zapalduak ezagutzaera emoteko bide lez ulertzen ditu. Foam Magazineko editorea izan zan baina hori baino lehen Photoworks aldizkariko zuzendari artistikoa izan zan eta Brighton Photo Biennialeko barruko programak eta ekitaldiak lantzeaz arduratzen zan. Aldi Berean, Photoworks Annual aldizkariko urteko editorea be izan zan.
- Jon Uriarte (Komisarioa). The Photographers’ Galleryko komisario digitala eta Getxophotoko zuzendari artistikoa. Argazkilaritzea ikasi eban Bartzelonan eta New Yorkeko ICPn. PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibersidadearen master bat egin eban Proiektu eta Teoria Artistikoetan. Haren lana zentro eta galeria ugaritan egon da, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, New Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independentearen fundatzailea izan zan eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE programea kontzeptualizau eta koordinau eban. Egun Londresen bizi da eta The Photographers’ Galleryn komisario digital lanetan dabil.
- Gwen Lee. Singapore International Photography Festivalaren (SIPF) zuzendaria eta sortzailea. SIPFeko zuzendaria, DECK sortu eban, argazkilari, liburutegi eta gazteentzako programentzat argazkigintzarako espazio independentea. 2013ra arte Singapurreko 2902 Galleryko zuzendari izan zan. Leek hainbat argazki erakusketa egin ditu Asian, besteak beste, Flux Reality – Chinese Contemporary Photography, Margins: drawing pictures of home edo Daido Moriyamaren Singapurren egindako lehenengo bakarkako erakusketea.
Egutegia
2020ko abenduaren 15a: deialdia edegitea.
2021eko zezeilaren 10a: deialdiaren amaierea.
2021eko martiaren 1a: proiektu finalisten iragarpena.
2021eko martiaren 4a: proiektu irabazleen iragarpena.
2021eko iraila: erakuskeeta Getxophoto Jaialdiaren 15. edizioan.
Gaia
Partekatu, Jon Uriarteren eskutik. Garraiobideen eta komunikazino-teknologien garapen globalak mundu erabat interkonektautakoa eta interdependentea eratu dau. Personen, komunidadeen eta botere publiko eta pribatuen arteko alkarrekintzea azkarragoa eta iraunkorragoa dauen nazinoarteko agertokia. Informazinoaren eskuragarritasunak eta migrazino-fluxu handiek planeta-kontzientzia moduko bat sortu dabe, batetik, kulturak hurreratuz edo danon hartu-emon eta helburu barriak ezarriz eta, bestetik, gero eta handiagoak diran desbardintasun ekonomikoak, aurreretxi ideologikoak eta politika erreakzionarioak agirian itxita.
Eszenatoki barri honetan, teknologia, gizarte, kultura eta ingurumen-fenomeno batzuk konpartidutearen jarrera tradizionala eguneratzen gabiz. Eskuzabaltasunean eta integrazinoan oinarritutako alkartasunaren idea komunidadeen arteko hierarkiak ezartzen ditu. Bide horizontalak eta errespetuzkoak, bizikidetzan oinarritutakoak eta desbardintasuna ospatzen dabenak aldarrikatzen dituen mobimentuek alkartasunaren idea aldatzen dabiz. Bizi dogun larrialdi klimatiko globalean, planetako baliabide natural mugatuek nazinoz gaindiko erantzunkidetasunerako eta biziraupenerako borondatea eskatzen dabe. Egoera horretan, Interneteko informazinoaren liberalizazinoak polarizazinoa sustatu dau, eztabaida publikoen arreta adierazpen-askatasunaren eta jagoletza-kapitalismoaren mugetan jarriz. Ondasunen metaketa indibidualak eta pandemia globalaren testuinguruan desdardinagazko bildurrak zuzentzen daben mundu honetan, konpartiduteko eskubideak, beharrak eta erantzukizunak berebiziko garrantzia hartzen dabe.
XV. Getxophoto Nazinoarteko Irudi Jaialdiak partekatzearen ideak barrruratzen dituan adiera barri horreek aztertzea proponiduten dau –instalazino ez-konbentzionalen bidez eta jaialdiko espazio fisikoan zein digitalean–.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!