Michelin Izar bat gehiago Eneko Atxarentzat, Lisboako jatetxeari esker
2020-12-15 10:36 Jan edanakMichelin Izarrei eutsi deutse ganerako euskal sukaldariek 2021eko edizinoan.
Euskal sukaldaritzeak ordezkaritza zabala izan dau Michelin Izarrak emoteko galan, beste behin. Espainiako eta Portugalgo 2021eko Izarrak emoteko ekitaldia Madrilen egin dabe, baina sukaldariek eta jatetxeetako arduradunek modu telematikoan hartu dabe parte, pandemiagaitik.
Aurreko urteko Michelin Izar guztiei eutsi deutse Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako sukaldariek. Ganera, Eneko Atxa zornotzarrak bat gehiago dauka orain. Portugalgo uriburuan zabaldu eban Eneko Lisboa jatetxea ez aspaldi, eta lehenengoz egin deutso autortzea Michelin Gideak. Atxak lehendik be beste lau Izar euki ditu: hiru Azurmendi jatetxean eta beste bat Larrabetzuko Enekon.
Hiru Michelin Izar daukiezenen klubean segiduko dau, beraz, Atxaren Azurmendik. Beste honeek be zerrenda horretan dagoz: Martin Berasategi (izen bereko chef-arena), Akelarre (Pedro Subijanarena) eta Arzak (Juan Mari Arzakena).
Izar biko jatetxeak honeek dira Hego Euskal Herrian: Mugaritz (Andoni Luis Aduriz) eta El Molino de Urdaniz (David Yarnoz). Izar bakarra daukienak hogei inguru dira, eta danek eutsi deutse kategoria horri 2021ean.
2021eko Michelin Izarren zerrenda osoa (Espainia eta Portugal atalekoa), hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!