Deialdia Zeharkaldia–Zirkuko Pirinioak proiektura batu daitezan sektoreko profesionalak
2020-12-15 08:52 KultureaHogei profesional hautatuko ditue lurralde mugakideetan, bitartekaritza laborategian parte hartzeko.
Bilboko Udala bazkidea da Zeharkaldia–Zirkuko Pirinioak proiektuan eta deialdia egin deutse sektore horretako profesionalei 2021eko martiaren 15etik 19ra egingo dan bitartekaritza laborategian parte hartu deien.
Deialdia edegita egongo da urtarrilaren 10era arte eta hautaketa-batzordeak 2020ko urtarrilaren 20an emongo dau jakitera bere azken erabagia. Oinarriak hemen konsulta daitekez.
Danetara, lurralde mugakideetako 20 profesional hautatuko ditue, inguruotan soziedade-egoitzea dabenak edo bizi diranak: Katalunia, Aragoi, Euskadi Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Andorra, Pyrénées Atlantiques, Hautes-Pyrénées, Haute-Garonne, Ariège eta Pyrénées orientales. Espainia eta Frantzia arteko muga ingurua hobetsiko da. Profesional horreek zuzeneko arteetan jardun edo erakutsi behar dabe esperientzia profesionala badabela zuzeneko arteakaz zerikusia daben beste kultur arlo batzuetako proiektuetan.
Zeharkaldia–Zirkuko Pirinioak izeneko proiektuak prozesu batentzat dauka bitartekaritzea, artezko egintzakaz zerikusia daben baloreak, ezagutzak edo esperientziak transmitiduteko prozesutzat. Holan, bada, lau bitartekaritza-proiektugaz lan egingo da, hau da, proiektu bat gidatu nahi daben 4 persona eta beste 16 persona proiektu horreetan parte hartu nahi dabenak eta holan banatuta:
Prestakuntza eta norberaren proposamena (4 persona): bitartekaritza artistikoko, lan komunitarioko edo partaidetzako jardueretan aldez aurretik esperientzia daben artistentzat. Aurretiazko proiektu, esparru edo testuinguru bat izan beharko dabe, kolektiboakaz egingo diran saioetarako dinamikak proponiduteaz arduratuko dira eta talde-bitartekaritzako proiektuaren simulazinoa taldean egiteko prozesu edegi bat eskainiko dabe.
Prestakuntzea eta parte-hartzea (16 persona): esperientzia teoriko-praktikoa izan nahi daben artistentzat, beste eragile batzuen dinamiketan parte hartzea. Prest egon behar dabe saio bakotxa gidatzen dauenaren dinamikan parte hartzeko, ekarpenak egiteko eta bat egiteko. Ez da beharrezkoa izango proiektu jakin batean lan egitea, ezta idea zehatz bat eukitea be.
Hautatutako parte-hartzaile bakotxak ondokoa eskuratuko dau: doban parte hartzea bitartekaritza laborategi batean; 500 euroko ordaina parte hartzeagaitik eta beste diru zenbateko bat bidaiak, dietak eta lo egiteko lekua ordaintzeko (hau da, Bilbotik kanpoko parte-hartzaileen zerga-egoitzetatik egiten diran bidaiak eta bestelakoak); slack dalako bat eskuratuko dabe, erabiltzaile identifikatu bategaz, laborategian jardun baino lehen baliabideak konpartiduteko; beste parte-hartzaile batzuekaz hartu-emonetan jarteko aukerea eta aholkulariei galderak egin ahal izatea martia baino lehenagoko epe batean; laborategia amaitzean bitartekaritza proiektu baten zirriborro bat izatea maila teorikoan; eta hautatutako 4 proiektuetako baten alkarlanean jardutea maila praktikoan.
Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak
Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak lankidetza-proiektu bat da. Europar Batasunak finantzietanm dau % 65ean FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta Interreg V-A España-Francia-Andorra programearen bidez (POCTEFA 2014-2020).
Ekimena zirkuko arteetarako mugaz gaindiko lankidetza ekimenaren barruan kokatzen da eta zortzi bazkidek osotzen dabe, Pirinioetako alde bietako erakunde publiko eta pribatuak. Bazkideen artean dagoz unibersidadeak (Tolosako Jean Jaurés), ensaioetarako eta sortzeko lekuak eta fabrikak (adibidez, La Grainerie, Central del Circ), zabalkunderako espazioak eta alor publikoko erakundeak, berbarako Bilboko Udala, urtero Bilboko Kalealdia eta Zirkualde zirku-jaialdia antolatzen dituana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!