Javier de Solauni omenaldia egingo jako, bere heriotzearen lehen urteurrenean

Bizkaie! 2020-12-15 08:16   Musikea

Abenduaren 19an, 19:30ean, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango da.

Kontzertuaren helburua goi mailako tenorea eta euskal ondare musikalaren konserbazinoa buztartzea da, Andres Isasiren sormen lanaren erreskatean dauen iraunkortasunaren bitartez.

Musika Eskolako Mediatekeak atondutako kontzertuan, Eider Torrijos eta Susana Cerro sopranoak kantauko dabe, Mario Lerena pianisteagaz batera, Ibon Zamacola (Andres Isasiren obrearen aztertzailea), Mariela Arrue (Musika Eskolako Artxiboaren arduraduna) eta Mercedes Albaina musikologoa. Pieza kantatuen interpretazinoa Javier de Solaun eta Andres Isasiren arpegierakaz eta Artxiboaren eta Eskolearen ibilbideagaz lotuko da, ibilbide historiko maitagarrian.


Andres Isasi (Bilbo 1890 - Getxo 1940)

Euskal musikako sinfonista nabarmenetakoa izan zan eta hainbat lieder idatzi zituan, piano, kameristika eta abesbatzagaz.

Kontzerturako sarrerea gonbidapen bidez izango da, Musika Eskolan bertan hartu beharrekoa.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu