Jose Mari Uriarteri eskainitako Astola ikerketa eta historia aldizkaria eskuragarri dago
2020-12-14 13:49 Kulturea2021. urterako argazki zaharren egutegia be salgai jarri dabe.
Gerediagak argitaratzen dauen Astola urtekariaren 14. zenbakia dagoeneko Durangaldeko ohiko saltokietan eskuragarri dago, ohiko prezioan, 5 euroan.
Durangaldeko historia eta Durangaldeari buruzko ikerketak jasoten dituan argitalpenak zortzi lan barri jasoten ditu aurten eta horreetako bi Jose Mari Uriarte aldizkariko sortzaileak idatzitakoak dira. Maiatzean hil zan Jose Mari Uriarte eta Astola aldizkariko lantaldeak zenbakia berari eskaini gura izan deutso.
Arripotzuetako presearen jatorria, garrantzia eta balioa aldarrikatu zituan Jose Mari Uriartek idatzitako azken erreportajeetako baten. Bigarrenean, Durangaldeko azken lapikogileen errepasoa egin eban.
Astola urtekariak beste sei erreportaje be baditu eta horreetako batek Durangaldeko nekazaritza ekologikoaren sarean sakontzen dau, produktoreak eta kontsumitzaileak. Arkitekturan azken urteetako molde barrien adibideak be ezagutu daitekez, edota herrietan frontoi modura erabili izan diran bazterrak.
Otxandioko Santi Kapanagaren erretratuak, Elorrioko Argiñetako azken indusketetan topautakoak eta Arrazolako San Roke ermitan Anbotoko begiek zelan argitzen daben fenomeno astronomikoa be aztergai dira zenbaki barrian.
Gerediaga Alkarteak Durangoko Azokarako atondu dau Astola ikerketa eta historia aldizkariaren azken zenbakia. Horregaz batera, argazki zaharrakaz atondutako 2021. urteko egutegia be eskratu ahal izango dogu ohiko saltokietan. Aldizkariaren antzera, 5 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!