'Folketik Jazzera Ensemble', Haizea Martiarturen lehenengo diskoa plazan

Bizkaie! 2020-12-11 10:43   Musikea

Saxofonista, moldatzaile eta konpositore bizkaitarra, Folketik Jazzera Ensemble-ren sortzailea.

Haizea Martiartu | Ikusi handiago | Argazki originala



Euskal kantugintzako hainbat klasiko jazz giroetara moldatzen ditu Haizea Martiartu, Markinako saxofonista gazteak, lehenengo diskoan. Diskoaren funtsa da, garbi eta xinple eta aurreretxiek bitxikeria efimero bat baino ez dala pentsauarazo leikie baina emoitzea ez da edozelakoa. Abesti horreek entzun, arnastu eta azaleko poro guztietatik xurgatu eta barruratu dituan artista baten adierazpide guztiz personala da. Holan hausnartu daiteke disko honen fluidotasun harrigarria, baita bitxia be. Gaitasun handieneko musikariek baino iradokitzen ez daben erraztasun engainagarri horretaz, Haizearen saxoak doinuen goxotasun etxetiarra marrazten dau airean. Gitxien espero dogunean, barriz, mila kolore ezbardinetan dakar edertasun txundigarriko tapizean. Abiapuntua guztiz ahaztuta, eremu oso urrun batetan sentiduten garenean, bueltan da hain ezagun egiten jakun doinua haizearen magiari esker.

Azti hau nor dan galdetzen badeutsazu zeure buruari, esan, Haizea Martiartu Bilbon jaio zala 1991an eta Markina-Xemeineko soinu bandeagaz hasi zala musika munduan, jai eta ekitaldi publikoak girotuz. Hantxe landu eban betirako doinu eta jantza herrikoiakazko pasinoa eta maitasuna, baita ozeanoz beste aldeko New Orleans edo Chicagoko jazzekoak be. Bartzelonako ESMUC eskolara jo eban orduan jazzeko saxo karrerea egitea eta bide batez ikuspegi anitza guztiz sendotzeko: Orduntxe konturatu nintzan nire konposizinoek zortzikoen kutsua ebela, euskal erritmoena, hain zuzen. Markinako bandan interpretetan nituan nire lurraldeko doinu eta pieza hareena, hain zuzen be. Nahiz eta teorian, eta harmoniari buruz ikasitakoa aplikauta, jazza sortzen negoala pentsetan neban. Holan sortu zan nire umezaroa alaitu eben musika horreen omenaldia.

Bide horren adierazle garbi, Folketik Jazz Ensemblera izenburua emon deutso Haizeak bere omenaldi disko zoragarri honi: Aldapeko edo Agate Deuna lako kantu klasiko eta sinbolikoak bere konposizinoakaz nahastauta beste 9 musikari gazteen laguntzea izan dau Haizeak bilduma dotore hau atondu ahal izateko: Lucia Fumero (pianoa), Sergio del Campo (zeharkako flauta eta piktoloa), Joan Mar Sauque (tronpeta), Julio Marin (klarinete sopranoa eta klarinete baxua), Jofre Alemany (saxo tenorra), Eneko Urrestarazu (tronboia), Carla Gonzalez (kontrabaxua), Pol Ribó (bateria).

Abangoardia, tradizinoa, herrikoia, unibersala, jazz kosmiko edo zortziko xumea... Ahaztu daiguzan etiketak: Haizea Martiarturen magia.


Markinak Ensemble itxurea hartzen dauenekoa

Haizea Martiartu (Bilbo, 1991) Markina-Xemeinen hazi zan soinu-bandeagaz, jaiak eta ekitaldi publikoak animetan zituen musikeagaz eta etxean edo eskolan entzuten ebanagaz: euskal jantza tradizionalek dakarten errepertorio aberatsaren musikea. Aldi berean, eguneroko bizitzearen zati baino gehiago, urteetan erreprimiduta egon zan eta orduko kultura baten aldarrikapena izan ziran Mikel Laboa lako kantautoreak edo Oskorri lako folk taldeak Martiartu umea zaneko laurogeita hamargarren urtealdian.

Bizkaiko bihotzean kokatua, Markina-Xemein be tradizio musikal nabarmena dauen uribildua da, ia pelotarako zaletasuna bezain garrantzitsua. Bost mila inguru biztanle, Markinako Musika Eskolea erreferentzia da eskualdean, haregaz emon zituan lehen pausuak Haizea Martiartuk bere saxofoiagaz, euskaldunon altxor sentimentalaren zati diran partiturak piztuz.

Baina ez zan jakina neska gaztea eta bere belaunaldia zoratzeko moduko musikea. Markinako pelotari asko ebilzan New Orleans, New York, San Frantzisko edo Chicagoko jazza maite eban. Trebetasuna sormenerako sendotzea eta jazzaren aterpean babesten diran musika horreek ikasten joan zan Bartzelonara, ESMUC-en jazzeko saxo karrerea egiten. Eta hantxe agermena. Folketik Jazz Ensemblera dau izena omenaldiak eta bederatzi musikarik osotutako talde batek Haizea Martiarturen begiradea islatzen dau Bizkaiko herri txiki bateko musikaz eta Martiarturen beraren konposizinoez.

Aukeratutako tituluen artean azken mende erdi honetako klasikoak dagoz, abesti sinbolikoak, memoria kolektiboan dagozanak.

Musika xume horreekaz eta bederatzi musikari gazteren babesari esker, Haizea Martiartuk buztarketa interesgarria lortu dau.


Haizea Martiartu (Bilbo, 1991)

Saxofonistea, moldatzailea eta konpositorea, Folketik Jazzera Ensemble-ren sortzailea da. Bartzelonan ekin eutson, Taller de Músics-en ikasi ondoren, ESMUC-en (Kataluniako Musika Eskola Nagusia). Testuinguru honetan, Joan Chamorro, Horacio Fumero, Gorka Benitez eta Chano Dominguez lako musikarien jakinduria jaso eban. Urteotan jazzaren eta musika modernoaren eszenan ibili da, Hiru lako hiruko formatu txikietan zein banda handietan, besteak beste, OJO (Original Jazz Orquestrea) edo Michaela Chamleta Big Band. Talde horreen artean Fermin Muguruza, Andrea Motis, Jorge Pardo, Nina eta Susana Sheiman lako artistakaz kolaborau dau. Izen handiko hainbat eszenatokitan azaldu da (Jamboree, Teatre Grec, Victoria Eugenia Antzokia), baita Terrassako Jazzaldia, Bartzelonako Jazzaldia, Valentziako Jazzaldia eta Jazz Antic Sitges jaialdietan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu