Zemenditik abendura dator XXI. Nazinoarteko Zortzikote Jaialdia

Bizkaie! 2020-12-10 08:55   Musikea

Zemendian bertan behera geratutako edizinoa, abenduaren 26 eta 27an egingo da, Portugaleteko Merkatuan.

Aurten, Jaialdiak ezin izan dau ekarri atzerriko ezelako talderik, ensaioak egiteko eta mobiduteko arazoakaitik. Beraz, programea euskal zortzikoteek osotuta baino ez da egongo; inportanteena da Jaialdia aurrera joatea eta publikoak konbidatutako otxoteakakaz gozau daian.

Euskal formazinoak ikusiko doguz oholtzan baina kalidadeari eutsiko jako.

Zapatuan, abenduaren 26an egingo dan lehenengo jardunaldian, Bilboko zortzikote bik parte hartuko dabe: LUR MAITEA, gizonezko ahotsena eta JATORKI AHOTS ZURIAK. Gainera, talde bi horreetako ahotsak nahasatuko dira, zortziko mixto bat sortuz, euskal zortzikotegintzan ohikoa ez dana. Formazino hau Bilboko Zabala auzoan LUR MAITEA otxoteak atontzen dauen VIII. Otxote Topaketan lehen aldiz ikusi da. Holan, jardunaldi berean hiru formazino entzungo ditugu.

Jaialdiaren bigarren eta azken egunean, abenduaren 27an, Astigarragako ERAGIYOK izeneko zortzikote izango da protagonista. Talde hau azken bolada honetan zortzikote formazinoan kontzertuak emoten hasi da. Portugaleteko Nazinoarteko Zortzikote Jaialdiko antolatzaileak prest dagoz talde barriei espazioa emoteko eta edizino honetan posible izan da Astigarragakoak Portugaletera ekartea.

Kontuak kontu, aforoa murriztuta egongo da eta sarrerak erreserbau daitekez posta elektroniko honetan: info@festivaloctetosportugalete.com

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu