2020ko Bilbainadak Bilboko Arriagan

Bizkaie! 2020-12-09 13:48   Musikea

Xabier Rementeriaren eta Roberto Gutiérrez de Rozaren Bilbo Lotu-ri emongo jako euskerazko bilbainada onenaren saria.

Datorren igandean, abenduaren 13an, 11:00etan, Arriaga Antzokian izango da 2020ko Bilbainaden ekitaldiaren beste edizimo bat. Ekitaldia ez da aurten jentaurrean izango, osasun ondorioakaitik. Bilboko Udalak atonduta, Radio Nervión eta TeleBilbaoren babesari esker, zuzenean ikusi ahal izango da. Abenduaren 24an be ikusgai izango da, gaueko 22:00etan.

Ekitaldian, Xabier Rementeriaren eta Roberto Gutiérrez de Rozaren Bilbo Lotu’izeneko konposizioari emongo jakoz sariak, euskerazko bilbainada onenaren kategorian; eta Iñaki Iglesias Nadalen Goyo Nadal Kalea abestiari, gaztelaniazko bilbainada onenaren modalidadean.

Gainera, aurtengo zortzi akzesitak be emongo jakez ondoko bilbainadei: Bizkaiaren Ama, Jose Mª Larrazabal Alzagarena; 25 años con metro, Roberto Gutiérrez de Rozasena; La que ha liao Marijaia, Miguel Ángel Gómez Urtiagarena; Cantando por los balcones, Guillermo Garmendia Talledorena; Porque soy de Bilbao, Agustín Ferrero Fernándezena; Esencia de txikitero, Juan Carlos Guerrero Tudearena; Los turistas en Bilbao, Fernando Botanz Parrarena; eta Confidencias bilbainas, Hugo Robles Pérezena.

Moskotarrak konparseak eta Txetxu Bilbaok be ohorezko saria jasoko dabe galan, lehenengoak Aste Nagusian bilbainadak zabaltzen laguntzeagaitik eta Txetxu Bilbaok, bilbainaden konpositore lanetan egindako ibilbide luzeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu