Melophilia, Memphis eta Maverick Keys, Gazte Talent lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2020-12-09 12:37   Musikea

Finaletan sei taldek hartu dabe parte.

Maverick Keys taldea, Gazte Talent finalean (argazkia: Borja Triviño) | Ikusi handiago | Argazki originala

Pandemiagaitik egokitu egin behar izan dabe 2020ko Gazte Talent lehiaketea, baina, behinik behin ez dabe bertan behera itxi beharrik izan. Musikearen alorreko talentu barriei oholtzan agertzeko aukerea emon eta euren lana nabarmentzeko asmoz antolatzen dau sariketea Gasteizko Jimmy Jazz aretoak. 

Aurtengo lehiaketan laguntzaile izan dira Arabako Foru Aldundia, Laboral Kutxa, Gauekoak alkartea eta Araba Euskaraz

Kategoria bitan banatzen dira talde parte-hartzaileak, edadearen arabera: 14 eta 24 urte bitartekoak eta 25etik 35era artekoak. Asteburuan izan dira finalak Jimmy Jazzen, baina hamar finalista egon beharrean, azkenean kategoria bakotxeko hiruk jo dabe, pandemiagaitik finala txikitu egin behar izan dabelako antolatzaileek. Honeek izan dira, beraz, sei finalistak: Negra Cucaracha, Melophilia, Stupid Gallos, Maverick Keys, Memphis eta X. Hiru sari nagusiak honeek izan dira:

- Gazte Talent Saria, 14-24 urte: Memphis.

- Gazte Talent Laboral Kutxa Saria, 25-35 urte: Melophilia rap hirukotea.

- Emakumeek osotutako taldeen akzesita: Maverick Keys. 500 euroko saria jasoteaz gan, datorren urteko Andra Maria Zuriaren jaietan jo ahal izango dabe. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu