Olatz Salvadorrek Andreu Buenafuenteren programan aurkeztu dau 'Ez garen gu' abesti barria
2020-12-07 11:21 MusikeaSalvador-ek 2021. urtearen hasieran aurkeztuko dau Aho Uhal izeneko disko barria
Olatz Salvador artista donostiarra Andreu Buenafuente aurkezlearen Late Motiv saioan izan da abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren barruan, Ez garen gu abesti barria aurkezten.
Salvadorrek 2021. urtearen hasieran aurkeztuko dau Aho Uhal izeneko disko barria, bakarkako ibilbideko bigarren lana. Lan barria Pablo Novoa produktore galiziarragaz batera egin dau (Bebe, Ivan Ferreiro, Julieta Venegas...).
Euria, Olatz Salvadorren disko barriaren aurrerapena
Zuk ez dozu aukeratzen hazurretaraino blaituko zaituan euria (Julio Cortázar), esaldi hori dau abiapuntu Olatz Salvadorren estudioko bigarren lana iragarten dauen aurrerapen kantu indartsuak. Zintzilik (2018, Airaka) lanak izandako bide oparoaren ostean, hasiera barri bat iragarten deusku. Euria kantua da Pablo Novoa gitarrista eta produktoreagaz batera ondutako lanaren lagina, musikari trebeakaz (Ander Zulaika, Jagoba Salvador, Mattin Saldias) Haritz Harreguy Studioan grabautakoa.
Bidegurutze bat dakar zaparrada baten itxuran eta, haregaz batera, dilema argi bat: giltzapean babestu ala edegi eta urez bete.
Arriskatzearen bildurra eta balioa aldarrikatzen ditu, malenkonia eta oihu askatzailea. Irudiei jagokenez, Aiora Ponce izan da ikus entzunezko lanaren gidaria, Elene Carreto jantzaria eta María Dolores Gil (Lolita), Olatzen amama, protagonista ditualarik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!