2020/12/05 19:00

Bilboko Euskalduna Jauregian. | Ikus-entzunezkoak

'Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emonak'

19:00

Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak komikiak Felix eta Alberto Iñurrategiren mendi ibilbidea jasoten dau. Euskal Herrian inoiz izan dan sokada indartsuenetako bat osotu eben anai biek, eta ibilbide dotorea egin eben, mendi bakotxean pizgarri bat bilatuz: konpromisozko bideak, estilo arin eta azkarrak, lerro estetikoak… Betiere nondik eta zelan lehenetsiz tontorra zapaltzea baino gehiago. Gasherbrum II-an, hamabigarren zortzimilakoaren tontorra jo eta beherantz etozela, istripu batean hil zan Felix, orain 20 urte. Haren heriotzeak zartatuta, hunkituta itxi eban Euskal Herri osoa. Albertok, beste lagun batzuen sokara lotuta, osotu zituan hamalau zortzimilakoak eta jarraitzen dau bidea egiten. Eta Felix gogoratzeko bizibarritu zan Baltistan Fundazinoak be jarraitzen dau herri menditar haretan lan handia egiten. Hain zuzen, fundazinoaren lan hori dau komikiak beste ardatzetako bat. 

Kontuak kontu, Baltistan Fundazinoa sarituko dabe aurten BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Jaialdian WOP-The Walk On Project Sariagaz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu