Victoria Bengoak, Armando Llamosasek eta Josu Larrañagak jaso dabe bart Argia Ereiten Saria

Bizkaie! 2020-12-03 10:37   Euskerea berbagai

Ondare kulturala berreskuratu, ezagutzera emon eta erabili behar dogu.

Amaia Agirre Getxoko Udaleko alkateak Argia Ereiten Euskera saria emon eutsen bart arratsaldean Victoria Bengoa, Josu Larrañaga eta Armando Llamosasi, toponimia ibilbideen diseinuan eta edukien lanketan egindakoagaitik. Muxikebarrin, Ibon Garagarza artista gazteak egindako eskulturea izan zan saria.

Alkateak saridunak zoriondu eta adierazo eban hizkuntzea eta kulturea, ingurumena bezela jagon beharrekoak dirala hondamendira ez joateko eta horregaitik ondare kulturala berreskuratu, ezagutzera emon eta erabili behar dogula: Udala 2004an hasi zan toponimia ikertzen eta horretan jardun dau ordutik. Bengoak, Llamosasek eta Larrañagak egindakoa salto kualitatibo bat izan zan ondare kulturala era globalagoan hartuta, ikuspegi zabala erabiliz eta gainera horren zabalkundea beste era batera eroaten. Ez dago etorkizunik iragana ezagutzen ez badogu eta horregaitik, eskerrik asko egindako lanagaitik.

Bestalde, V. Bengoa, Josu Larrañaga eta Armando Llamosas saria eskertu eben. Victoria Bengoak euskeraz izatearen garrantzia nabarmendu eta ondokoa gehitu eban: toponimia ibilbideetan zabaltzen da naturea eta horrek dauen zeregina garrantzitsua iruditzen jat, horren ezagutzatik datorrelako maitasuna. Armando LLamosasek lan txiki eta zehatzen errebindikazinoa eta tokiko zabalkundea defendidu zituan, horreen artean, Bizarra Lepoan eta Egizu alkarteek egiten dabena. Azkenik, Josu Larrañagak gogora ekarri eban edadeko personen balioa ondarearen transmisinoan, beste kultura batzuetatik etorritakoek egindako ekarpena eta euskaldunzahar-euskaldunbarri dikotomia apurtzea eskatu eban, aldarrikatuz danok garela euskaldun, beste barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu