Busturialdeko taldeak irabazi dau BBK Sariketea

Bizkaie! 2020-12-03 08:09   Bertsolaritzea

Busturialdeko taldean, Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo Gezuragak kantau dabe.

Bart jokatu da Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK Sariketearen finala; Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai eskualdeetako bertsolariek kantau dabe BBK Salan.

Bilboko BBK Salan jokatu da Bertsolari Gazteeen BBK Sariketaren finala. Lau eskualdek parte hartu dute finalean: Busturialdeak, Durangaldeak, Hego Uribek eta Lea-Artibaik. Ariketa guztiak egin ostean, Busturialdea taldeak batu ditu puntu gehien eta, beraz, eurak dira aurtengo irabazleak.

Martiaren 3an hasi zen sariketea Barakaldon jokatutako lehenengo kanporaketeagaz. Lau kanporaketa jokatu ostean, pandemiaren eraginez bertan behera geratu ziren finalaurrekoak eta finala.

Egoerearen bilakaera ikusirik, finalaurrekorik ez, baina, finala jokatu da gaur Bilbon kanporaketetan sailkatutako lau taldeen artean. Eskualdeetako talde gazteenek ezin izan dute bertan kantatu eta bideo bidez helarazi dituzte haien bertsoak. Oholtza gainean ondorengoak izan dira protagonista:

 Busturialdea: Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo Gezuraga.

 Durangaldea: Iruri Altzerreka, Ander Elorriaga eta Bittor Altube.

 Hego Uribe: Maider Altuna, Maite Sarasola eta Unai Foruria.

 Lea-Artibai: Sara Asenjo, Nahia Ibarzabal eta Koldo Muñiz.

Bestalde, aurten lehenengoz, finaleko kantaera onenaren saria egon da eta Iruri Altzerrekak jaso dau.

Xabier Enbeitak egin ditu aurkezle beharrak. Epaimahaia Juanjo Respaldizak, Josu Telleriak eta Beñat Romerok osotu dabe. Idazkari beharretan, ostera, Idoia
Anzorandia ibili da.

Sariak emoteko ekitaldian Koldo Bilbao BBK-ko ordezkariak, Josune Bañales Ikastolen Alkarteko ordezkariak eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Alkarteko ordezkariak hartu dabe parte.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak zorionak emon gura deutse aurtengo BBK Sariketan parte hartu daben guztiei, batez be, bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu