Bilboko 5 komertzio omendu ditue euskerearen erabilereagaz daben konpromisoagaitik
2020-12-03 08:00 Euskerea berbagaiDendok Biribilko udal programearen barruan dagoz.
Bilboko Udalak Euskerearen Nazinoarteko Eguna (Abenduak 3) eta Euskaraldiaren ekimena kontuan izan ditu aintzatespen hau antolatzeko.
Dendok Biribilko udal programearen barruan dagoz, euren arduradunek Bilboko euskaltegi-sarean ikasten edota zerbitzuak euskeraz eskaintzen ditue, holan, komertzioaren alorrean euskerearen erabilerea normalizetako.
Omenaldi honi esker, komertzioek egiten daben ahalegina txalotu gura dau Udalak, komertzioa baita COVID-19ak sortutako krisiaren eragina gehien sufridu dauen sektoreetako bat.
Frutería los Chicos, Arbeko Electrodomésticos, Farmacia Lotina, Semillas, plantas y floristería Mikel Zuazua eta Deustu Bike izan dira omendutakoak aurten.
Ekitaldian, Amaia Arregi lehen alkateordea izan da ekitaldiko buru. Gainera, Koldo Narbaiza Hezkuntza eta Euskerako zinegotziak eta Udalbatzarreko kideek be parte hartu dabe.
Arregik azpimarratu dauenez, merkatarien ekarpena ezinbestekoa da gure helburu nagusietako bat lortzeko: Bilbon euskerearen erabilerea normalizetea. Arregik omenduei esan deutse Bilboko merkataritzea bere sustrai, kultura eta hizkuntzegaz konprometidutako merkataritzea da. Azkenik, lehen alkateordeak azpimarratu dau: gure helburu handia da Bilbo persona guztientzat eregiten jarraitzea eta horretarako Bilbo uri elebiduna izatea lortu behar dogu. Danon artean euskerea gure dendetan erabilzeko kapaz bagara, euskerea kalera atarateko kapaz izango gara, erantsi dau.
Gainera, Udalak, aintzatespen hau aprobetxauta, komertzioak gure urian dauean garrantzia azpimarratu gura izan dau, COVID-19ak ekarri duen osasun-krisiaren ondorioz sektoreak bizi dauen estutasunean.
Koplariak koplari
Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak bat egin dau Euskerearen Nazinoarteko Egunaren ospakizunagaz, Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranen ‘Koplariak koplari’ berbaldi musikatuaren bidez. Amurizak azken hamarkadetan batu eta sortutako kopletan oinarrituta dago. Barandiaran (Korrontzi) izango da koplei musikea jarriko deutsena. Helburua Euskararen Eguna ospatzea eta kopla zaharrak eta barriak jenteari ezagutarazotea da eta, aldi berean, herri-musikan izan daben eragina erakustea.
Ekitaldia gaur, abenduak 3, egingo da, 19:00etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko berbaldi-aretoan. Ekitaldi horretara joateko, gonbidapenak eskatu behar dira nahitaez www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea helbidean. Doban dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!