2020/12/02 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. | Bestelakoak

'Reencuentros y Poesia'

19:00

Uriko hainbat poeta, musikari eta kolektibo, besteak beste, Malaletra Bilbao eta Noches Poéticas batuko dira.
Parte-hartzaileak: Mikel De Vicente pianista bilbotarra; Entzi kantautore euskalduna; Cristian Vegara Bilbon bizi dan kantautore perutarra; Manuel Vicente Cajón perfomerra. Poetak: Ainize Basalo, poetea eta aktorea eta Lander Sánchez, poetea eta musikaria, biak artista eta ekintzaile gazteak; Greta Frankenfeld, Bilbon bizi dan poeta argentinarra, gaualdi poetikoen dinamizatzailea; Idoia Carramiñana, poeta elebiduna eta kultur jardueren sustatzailea; Manoli López, poetea eta rapsodea, hainbat talde poetikotan parte hartzen dauena; Bendrell Mohamed, urian bizi dan poeta marokoarra, beti kulturearen alde egiteko prest dagoana; Javier Arnaiz eta Julián Borao, poetak eta ekitaldi perfopoetiko eta kulturalen bultzatzaileak, batez be Bilboko taberna eta lokaletan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu