Xabi Bandinik bideoklip barria dakar, Chica Sobresalto lagun

Bizkaie! 2020-12-01 08:08   Musikea

Disko barriaren lehenengo singlea da Zalantza eta egia.

Xabi Bandini musikariaren bakarkako bigarren diskoa da Biba! izenekoa. Lehenengo singlea sareetan zabaldu dau dagoeneko, Zalantza eta egia izeneko kantu eta bideoklipa hain zuzen (Ikusi hemen). Goi mailako kolaborazinoa izan dau, Maialen Gurbindo edo Chica Sobresalto. Alkarregaz kantetako gogoa izan dabe biek aspalditik, eta azkenean bete dabe asmoa. 

Alkarlanean sortutako bideoa izan da Zalantza eta egia, Bandinik azaldu dauenez. Ahotsetan Chica Sobresaltoren laguntasuna izan dau, Alberto Isabak jo dau pianoa eta Zura Quartet laukotea be ezin da ahaztu. Iñigo Chalezquer izan da bideokliparen zuzendaria. 

Musikearen sektorearentzat urte gatxa dan arren, Xabi Bandinik kalidadezko lanen aldeko apustua egin dau: egoera kultural txarra bizi dogu eta oinak lurrean jartea jagokula uste dot. Baina aurrera jarraitzea lortuko dogu esku gehiago batuz, holan bakarrik saihestuko dogu mareak arrastaka eroatea.

Xabi Bandini nafarrak Kerobia taldean egin zituan urte asko, bakarkako ibilbideari ekin aurretik. Bigarren bakarkako diskoa, Biba!, 2019an plazaratu eban, eta harrezkero musikearen lehenengo lerroan ibili da. Esate baterako, Gaztea Sarietan zuzeneko onenaren kategorian hautagai izan zan eta 2021eko BBK Live jaialdian joteko aukeratu dabe. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu