Berri Txarrak taldearentzat izan da urteko fenomenoaren garaikurra
2020-11-27 08:21 MusikeaSua talde bizkaitarrak talde barriari saria irabazi dau.
Gaztea Sariak galan, Pello Reparazen Zetak taldeak jaso ditu sari gehien, tartean, urteko talde edo bakarlari onenarena. Horrezaz gan, nagusi izan dira nafarrak zuzeneko onenaren eta konfinamenduan egindako kantu (Zeinen Ederra Izango Den) onenaren ataletan.
Izaro Andresek hainbat aldiz igon behar izan dau oholtza gainera, kantu onenaren (Libre) eta bideoklip onenaren (Invierno a la vista) garaikurrak irabazi baitutu.
Ondoren, Skakeitan donostiarren Nola Galdu Denbora diskoa izan da urteko onena, entzuleen botoen arabera. Itziar Ituño aktore basauritarra gaueko protagonistetako bat izan da, urteko personajeari jagokon saria irabazi dauelako.
Itziar Ituñok jaso dau urteko pertsonajearen saria.
Sua talde bizkaitarrak talde barriari saria irabazi dau.
Berri Txarrak taldeak bee tarte berezia izan dau sari-banaketan: urteko fenomenoaren atalean irabazi dau talde nafarrak Ikusi Arte agur-bireari esker; bestetik, esklusiban estreinau dau bira horren inguruko dokumentalaren aurrerapen bat.
Azkenik, Gazteak omenaldi berezia eskaini deutso Iñigo Muguruzari, ibilbide osoari autortza saria. Orain urtebete itxi gintuan musikariaren alabek jaso dabe garaikurra, Jon Maia bertsolariaren eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!