Arabako Bertsolari Txapelketea binaka izango da 2021ean

Bizkaie! 2020-11-26 08:28   Bertsolaritzea

Asmoa bertso plazea eta kulturea sustatzen jarraitzea da.

Bertso plazea sustatzen jarraitzeko, egoera honetan bideragarriagoa litzatekeen binakako txapelketea egiteko lanetan dabil Arabako Bertsozale Alkartea.

Arabako txapelketako lau kanporaketa saio egin ondoren, egoerearen ziurbakotasunak bultzatuta, banakako txapelketak izan leikezan traben aurrean txapelketeari formea aldatzea erabagi dau Arabako Bertsozale Alkarteak: Bertsolariek lasai kantau ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez dirala eta egoerearen aldakortasunak berak sortu leikezan gorabeherak izan dira erabagia hartzeko arrazoi nagusiak.

Txapelketeak bertso komunidadean dauen garrantzia kontuan hartuta, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketea martxan jarteko lanetan dabil Alkartea; asmoa bertso plazea eta kulturea sustatzen jarraitzea da eta, zelan ez, bertsolari eta bertsozaleei bertsoaz gozetako lekuak eskaintzen jarraitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu