Euskerea, etorkinen gizarteratze linguistiko eta kulturala ahalbidetzeko giltza

Bizkaie! 2020-11-25 09:06   Euskerea berbagai

Euskerea etorkinei hurreratzeko ekimenak jorratuko ditue.

Euskerea bizibarritzeko prozesuan, gaur egun, aparteko garrantzia dabe gurera hurreratzen diran etorkinak gure hizkuntzara hurreratzeko eta, ahal dan neurrian, erabili deien lekuan lekuko erakundeetan bultzatzen diran politika eta ekimenek.

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak gai horri lotutako aurreko jardunaldi bat atondu eben igazko abenduan, hizkuntzen arteko bizikidetzan eragina daben alderdiei buruzko lehenengo azterketa egiteko. Aurten, barriz, gaian sakontzea da asmoa eta euskal udalak etorkinak euskerara erakarteko sustatzen dabozen politikak, tresnak eta diskursoak aztertzea, jardunbide egokiak aintzat hartuta, bai eta, bidean topautako zailtasunak nabarmenduta be.

Mintegia aurrez aurre eta streaming bidez egingo da aldi berean, abenduaren 15ean, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (osasun-egoereak horretarako aukerea emoten badau; bestela, mintegia streaming bidez baino ez da egingo).

Migrazinoa eta euskerea: udaletako politika barriak izenburupean, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazinoaren presidenteak emongo deutse hasierea jardunaldiari.

Ondoren, Ikuspegi-Immigrazinoaren Euskal Behatokiko Jose Antonio Oleagak inklusinoaren eta gizarteratzearen arloan gauzatzen dagozan zenbait politika publiko aletuko ditu, bai eta euskereak testuinguru horretan dauen lekua be. Andres Iñigo euskaltzain oso eta Euskaltzaindiko Sustapen Batzordeko kideak egingo ditu aurkezle eta moderatzaile lanak.

Geroago, Xabier Aierdik, Begirune-Immigrazino Ikerketa Laborategiko kideak, immigrazinoari buruzko tokiko esperientzien bildumea azalduko deusku, euskerea jomugan jarrita. Jon Aizpurua euskaltzain urgazle eta Sustapen Batzordeko kidea izango da aurkezlea eta berbaldiaren ondoko moderatzailea.

Enara Eizagirre eta Edurne Urrestarazu ikertzaileek herri euskaldunetan bizi diran migratzaile erdaldunen bizipenak eta eretxiak erabiliko ditue berbagai. Iñaki Martinez de Luna euskaltzain urgazle eta Sustapen Batzordeko kideak aurkeztuko dau txostena eta eztabaidea moderauko.

Jardunaldiaren bigarren zatian, udal ordezkariek lekuan lekuko esperientzien barri emongo deuskue; esangura horretan, Ainara Ormaetxea Ordiziako Udaleko migrazino eta aniztasun teknikariak, Samira Goddi Errenteriako Udaleko alkarbizitzarako eta lankidetzarako teknikariak eta Gasteizko Udaleko Euskera Zerbitzuko Alex Vadillo eta Elena Urzelai teknikariek lekukotasun ugari azalduko deuskuez. Mintegiaren azken zati horretan, berbalagunakaz batera, Gotzon Lobera euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko kidea, Patxi Saez Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeko kidea eta Sagrario Aleman Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeburua izango dira aurkezle eta moderatzaile lanetan.

Erramun Osa, Akademiaren idazkariorde, euskaltzain urgazle eta mintegiaren koordinatzaileak arteztu dauen mintegi horretan, berrogei (horixe da gehieneko leku-kopurua) euskaltzain, soziolinguista, unibersidadeko irakasle eta euskal kultura eta hizkuntza alorretako ordezkariek be parte hartuko dabe.

Izen-emotea (abenduaren 11ra arte): 94 405 64 50 / idazkaritza@sabinoarana.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu