Indartsu dator SUA

Bizkaie! 2020-11-24 07:55   Musikea

Maruri-Jatabeko taldeak You Don't Care kantua aurkeztu dau.

SUA talde bizkaitarrak orain arte sortutako abesti gogorrenetako bat dakar You Don't Care, hain zuzen be: Zeozer gogorra, sikua, egurra gura genduan, punky-a, arauetatik kanpo doan zeozer, gozetakoa eta, era berean, zoratuko zaituana. Bizia, kementsua eta azkarra, eurentzako sortutako bideokliparen antzera, grabaketa analogikoaren bitartez egin dabe: Barriro jo dogu Arriguri osotzen dauen lantaldearengana, gogoko dogu euren estiloa eta emoitzea itzela da.

Amorruz betetako berbakaz, menpekotasun emozionalak eta loezin suntsitzaileak daben alde iluna kontetan deusku Sua taldeak eta norberaren barruan baino ezin daiteke horretatik alde egiteko giltza topau.

You Don't Care Zarata Mondosonoro atarian estreinau eben oraintsu eta honezkero plataforma digitaletan be entzun daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu