George F. Smoot geurean beharrean hasiko da
2020-11-23 11:08 Pil-pilean2006ko Fisikako Nobel sariaren irabazlea, ikertzaile-lanetan ibiliko da EHUn eta Donostia International Physics Centerren (DIPC).
Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak, fisikari ospetsuagaz batera, emon dau albiste horren barri. Eurakaz batera izan dira Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua, eta Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea eta UPV/EHUko Materia Kondensatuaren Fisikako katedraduna. Smoot irakaslea itzal handiko ikertzaile lez arituko da orain Euskal Herriko Unibersidadeko Polimero eta Material Aurreratuak: Fisikea, Kimikea eta Teknologia sailean eta, ganera, DIPCri esleituta egongo da.
George F. Smootek Fisikako Nobel saria jaso eban 2006an, John C. Mather-egaz batera, gorputz baltzaren formearen eta hondoko mikrouhin erradiazino kosmikoaren anisotropiaren aurkikuntzeagaitik. Hareen azterketatan probau eben irregularidadeak egozala jatorrizko unibersoan, hau da, Big Bang-aren ondorengo lehen momentuetan, eta irregularidade horreetan dagoala galaxien jatorria. Kaliforniako Berkeley Unibersidadeko irakasle emeritua eta Hong Kong-eko Zientzia eta Teknologia Unibersidadeko HKUST Funtsezko Fisikako Zentroko zuzendaria da; orain arte, Parisko Unibersidadeko irakaslea be bazan, baina postu hori laga egingo dau, UPV/EHUn hasteko.
Kontratazino honegaz, Euskal Herriko Unibersidadeak ikerketa- eta prestakuntza-funtzinoak indartu gura ditu, eta UPV/EHUko Fisika saileko Ikerbasqueko Thomas Broadhurst irakasle-ikertzailearen lantaldearen eta George Smooten arteko lankidetzea istutu. Era berean, DIPC-k orain hiru urte abiarazo eban kosmologia eta astrofisikako asmo handiko ikerketa-ildoa indartuko dau Smoot irakasleak DIPC-n lan egiteak. Ganera, formalizau egingo da Ikerbasqueko Silvia Bonoli eta Raúl Angulo ikertzaileakaz aktibo daukan lankidetza zientifikoa. Smootek berak Parisetik telematikoki adierazi dauanez, badaroat denpora bat Euskadiko ikertaldeakaz lankidetzan behar egiten, hain zuzen be, Euskal Herriko Unibersidadekoakaz eta DIPC-ekoakaz, eta proiektu oso interesgarri batzuk daukaguz abian, adibidez, neutrinoen masearen neurketa zehatza. Donostiara etorri nintzan lehen aldiko arrazoietako bat horixe izan zan, eta beste interes eta ikerketa partekatu batzuk ekarri ditu, besteak beste, grabitazino leiarren edo materia ilunaren nolakotasunaren ingurukoak.
UPV/EHUk eta DIPCk esleipen-hitzarmen bat sinatu dabe George Smoot azken zentro horretara esleitzeko. DIPC-ren patronatuko kideetako bat da UPV/EHU. Horrezaz gan, UPV/EHUk zuzendutako Euskampus Nazinoarteko Bikaintasun Campuseko kide da DIPC, Tecnaliagaz batera, eta bikaintasun-zentroaren izendapena egin dau haren alde Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, BERC (Basque Excellence Research Centers) programearen barruan. Nekane Balluerka errektorearen berbatan, Smoot irakaslearen kontratazinoa oso inportantea da: zailtasunez jositako urtea dogu baina hasi lez akabauko dogu: Nobel saridun baten kontratazinoa iragarrita. Albert Fert izan zan urte hasieran, eta George F. Smoot izango da orain. Ekonomian, neurri antizikliko esaten jake krisi-egoeretan jarduera sustatzeko helburua dabeneri. Halan, kontzeptu hori gure bizitza akademikoan be aplikau daitekeela uste dot: une gatx honeetan, gure ikerketea aktibetan gabiz, eta nazinoarteko-maila altuenean kokatzen. Munduko lehen mailako ikertzaileentzako erakargarria dan ingurune zientifiko bat sortu dogu. UPV/EHUn Smoot irakaslea izatea oso positiboa izango da master eta doktoregoetako ikasleen prestakuntzarako eta, bestalde, haren prestigioa gure ikasle guztientzat onuragarria izango da.
Pedro Miguel Etxenike pozik agertu da sailburuagaz eta errektoreagaz egotearren, eta honako hau nabarmendu dau: pozik gagoz Euskal Herriko Unibersidadeagaz lankidetzan gabizelako, lehen mailako ikertzaile bat erakarteko: George Smoot. Geurean egiten dan zientziaren bikaintasunaren
erakusgarria da. Gure ikerketearen burua unibersidadea da, eta Eusko Jaurlaritzearen baldintzarik bako babesa daukagu. Albert Fert DIPC-ren laguna eta kolaboradorea zan aspaldidanik. George Smoot-egaz daukagun erlazinoa, ostera, nahiko barria da, baina ikerketa-proiektu bateratu batzutan ibilia da daborduko. Gugaz alkarlanean ibilteko daukan interesa pizgarri handia da guretzat, eta frogatzen dau DIPC-en ikerketa-ildoak fisikearen beste alor batzutara zabaldu eta dibersifiketako egin genduan apustuak oinarri sendo eta irmoa dauala, eta etorkizun oparoa aurretik.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuak azpimarratu dauanez, seguru nago Euskadin garatuko dituan aurrerakuntza zientifikoez gan, hurre igartea eta daukan ilusinoa sentitzea gure herrialdeko zientzialarientzat eragingarria izango dala, batez be, zientzialari gazteentzat. Dana dala, inork ez dau pentsatu behar kontratazino honeek diru-kontua baino ez dirala, kontratu bat eskaintzen jakela eta beste barik datozela. Maila horretako ikertzaile batek proiektu baten alde egiten badau, eskaintzen jakon maila zientifiko eta ikertzailea baloretan dauala esan gura dau. Azken urteotan, Euskadin lan handia egin da: koordinauta behar egin dogu Jaurlaritzeak, Euskal Herriko Unibersidadeak eta Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Euskal Sareko gainontzeko agenteek
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!