Hibai Aiestaran, The Basauri Prison Folkies eta Olentzero

Bizkaie! 2020-11-23 08:18   Musikea

Behin Markel Torkaetxea pirata ospetsua isla ilunera, Irlandara, abiatu zan Baionako portutik....

Munduan beste asko lez, Itsas gizon zahar batek hauxe kontau eustan. Behin Markel Torkaetxea pirata ospetsua isla ilunera, Irlandara, abiatu zan Baionako portutik. Hango pub batean dozenaka pinta baltz edan ondoren, han egozan musikari saskar eta mozkor batzuekaz Olentzeroren kantua abestu ei eben.

Belaunaldiz belaunaldi gogoratu izan da kantua ta Hibaik bere alabatxuentzat eta Euskal Herriko umetxu guztientzat berreskuratu dau gau haretan han jazo zana:

… Azken jentila izango ete da gure Olentzero?,
Edo enbor bat,
Ikazkina,
Antxinako numen doilor bat,
Etorten danean
berari esan…
Kontakatilua!…

Kontuak kontu, astebete barru, zemendiaren 30ean, ikusi ahal izango da hemen.

- Moldaketea: Hibai Aiestaran (Deiedra).

- Musikariak: The Basauri Prison Folkies.

- Nahasketa: JJ The Makina, JMUSICRECORD (AEB).

- Marrazkia: Txori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu