'Bilbao Bizkaia Design Week' martxan da
2020-11-20 10:57Aurtengo edizinoaren leloa Enpatia: aldatzen dan mundu bat birdiseinetea da.

Xabier Ochandiano, Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Bilboko Udalaren Zinegotzia, eta Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Foru Diputadua Bilbao Bizkaia Design Week 2020 (BBDW20) astearen seigarren edizinoa zabalduko dauan hasiera-ekitaldian izan dira. Astebeteko egitasmo honen aurkezpena El Ensanche eraikineko atarian egin dabe; Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko ekimen hau sormen-industriaren sektoreko enpresen Euskadiko topaketarik handiena izango da.
Zemendiaren 19tik 26ra bitartean, berrogeita hamar jarduera inguru egingo dira danetara, besteak beste, erakusketak, tailerrak, bisitaldiak, jaialdiak eta berbaldiak. Gaur arte antolatu dan edizinorik birtualena izango da, diseinuaren astea gaur egungo testuinguruaganako kohrentea eta zentzuzkoa izan daiten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!