Badator Fair Saturday 2020

Bizkaie! 2020-11-19 10:29   Pil-pilean

2014an proba pilotu bat lez Bilbon sortutako ekimen globala da.

Bihar, zemendiaren 20an, 10:00etan, Euskalduna Jauregian dagoan ensegu-gelan aurkeztuko dabe. BOSek antolaturiko Fair Saturday 2020 izeneko programea datorren barikuan izango da, hilaren 28an. Ekimen honen bultzatzaile nagusiak Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala dira, Laboral Kutxak emondako babesagaz batera. Aurkezpen-ekitaldian, aurtengo edizinoan parte hartuko daben eragileetako ordezkaritzea egongo da, besteak beste, Bilboko Orkesta Sinfonikoa, Elikagai Bankua, Global Shapers, Behotsik Orkesta, Lauaxeta Ikastolea eta El Regato Eskolea.

Ganera, Lorea Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Zinegotziak be parte hartuko dau aurkezpen-saio horretan; beragaz batera egongo dira, hurranez hurran, Joseba Iñaki López de Agileta Bilboko Udaleko Kultur Zuzendaria eta Fair Saturday fundazinoaren ordezkariak. Ekimenak 45 minutuko iraupena izango dau eta, batik bat, aurtengo edizinoko egitasmoak aurkeztuko ditue:

  •  Cuentos contra el racismo liburuaren aurkezpena
  •  Fair Saturday. Urtarrila-ekaina 2020 programea
  • Elikagai Bankuaren 25. urteurrenaren ospakizun-kontzertua: Sinfonía por un (nuevo) mundo
  • I. Eskolarteko nazinoarteko debate-saioa: Cultura y Futuro
  • Fair Saturday online streaming-programea
  • BOSen Beethoven en 360º ospakizuna
  • #Creandolonuevo argazkilaritza-txapelketea

Fair Saturday, ofizialki, 2015ean sortu zan: ia lau mila artistek hartu eben parte 45 uritako 203 ekitaldi kulturaletan, eta 70.000€ baino gehiago batzea lortu eban, 103 proiektu sozialetarako. Gizartean eragina daukan mobilizazino kultural hau, zemendiaren azken zapatuan egin ohi da, konsumismoaren adierazle gorena dan Black Friday egunaren ostean. Mundu osoko artistek eta kultur erakundeek hartzen dabe parte jaialdi globalean, eta helburu bakarra daukie: euren ekitaldiaren bitartez, aukeratutako proiektu sozial bat babestea.

2019ko edizinoaren inaugurazino-ekitaldia Miribillan egin zan, Bilbon. 1.000 artistak kolaborau eben eta musikearen historiako abesti

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu