Bilboko Konparsak taldeak Euskaraldian parte hartzeko deia egin dau

Bizkaie! 2020-11-19 09:16   Euskerea berbagai

Euskal Herriko jai herrikoietan ezinbesteko osogaia da euskerearen erabilerea.

Bihar, zemendiaren 20an, hasiko da Euskaraldia, euskerearen erabilerea sustatzeko ariketa soziala. Bilboko Konparsak federazinoak bat egin dau ekimenagaz eta ahobizi eta belarripresten rol banaketan parte hartzeko eskatu deutse jai herrikoien aldeko mobimentu kide danai eta jaizaleei, oro har, ezagupen-baldintzak beteten baditue.

Euskal Herriko jai herrikoietan ezinbesteko osogaia da euskerearen erabilerea, Bilboko Konparsak federazinoaren arabera eta horregaitik, jaietan lan egiten daben eragile danei zuzendu jake, aurten be Euskaraldian parte hartu deien. 2018an, Euskaraldian parte hartzeaz gan, Aste Nagusian Biziprest! egun berezia atondu eben konparsek, Jai Batzorde Mistoko beste kide batzuekaz batera, euskeraz bizi, Euskaraldiari begira informazinoa zabaldu eta izen-emoteak hauspotzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu