'Papeletik berbara', Artium Museoaren berbaldi programa barria

Bizkaie! 2020-11-17 11:33   Kulturea

Sans Soleil Ediciones-ek ekingo deutso zikloari.

Artearen esparruaren eta argitaletxeen arteko trukeetan oinarritzen da zikloa eta Araban kokatuta, liburu arraro eta topau ezinetan espezializautautako kooperatiba honen argitalpen-proiektua aurkeztuko da.

Artium Museoak Papeletik berbara aurkeztu dau, artista, idazle, diseinatzaile, historialari, kritikari eta komisarioen eskutik liburuak eta argitalpen-proiektuak aurkezteko programa barria. Lehen aurkezpena Sans Soleil Ediciones argitaletxeko arduradunek egingo dabe, Estibalizen kokatutako argitaletxe kooperatibo bat da, 2013an hasita jente jakin-nahiarentzat liburu bitxiak sortzen dituana. Berbaldia, 19:00etan, izango da, sartzea doban eta lekua mugatua dirala.

Artium Museoak Papeletik berbara atondu dau artearen esparruaren eta argitaletxeen arteko etenbako trukeen inguruko hausnarketak egiteko proposamena. Gurutzaketa horreek pasarte nabarmenak izan ditue XX. mendeko Artearen historian, Marcel Duchamp-en La boîte verte (1934) proiektua, adibidez, kutxa txiki bat, laurogeita hamahiru lan-ohar, argazki eta dokumentu dituana, Le grand verre obrea egiteko eta artisteak egin eban galdera enigmatikoaren erantzunetako bat izan leitekeana: peut-on faire une oeuvre, qui ne soit pas d’art?.

Sans Soleil Ediciones holako trukeen hurreko adibidea da. Kooperatiba lez sortu eta zazpi urtean liburu bitxien, topau ezinen eta ahaztutakoak zein berreskuratutako bitxikerien editoriala sortu dabe. Estibalizen daben egoitzatik eta kultura-ikerketea eta dibulgazinoko beste ekimen batzuekaz batera, mundu garaikidearen ikusizko kultura konplexua aztertzeko tresnak proponiduten ditue. Euren azken argitalpenen artean dagoz Katsushika Hokusai (1760-1849) japoniar artista ospetsuaren Manual de dibujo abreviado; Ramón Gómez de la Sernaren Buen Humor (Madril, 1888 – Buenos Aires, 1963); edo Théophile Alexandre Steinlen litografo eta kartelgile modernistearen Los gatos de Steinlen, (Lausana, 1859 – Paris, 1923).


Egiiaraua

Zemendiaren 18an, 2013tik, gure aukeretatik gora editetan. Sans Soleil Ediciones argitalpen proiektuaren aurkezpena.

(ATZERATUA) Abenduaren 19an, Fluxus Escrito. Astos textuales antes y despues de Fluxus. Hizlaria: Mariano Mayer (Buenos Aires, Argentina, 1971) poeta eta komisario independentea da. 2002tik, Madrilen bizi da. Azken proiektuen artean, aitatzekoak ditu Azucena Vieites. playing across papers, Sala Alcalá 31 (Madril, 2020), eta Distancias elásticas: Antonio Menchen eta Cecilia Szalkowicz, Párraga Zentroa (Murtzia, 2019).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu