‘50 urte Zientzia eta Teknologia zabaltzen’ liburua aurkeztu dabe
2020-11-17 11:07 Pil-pileanBiozientziak, fisikea, geologia, kimikea, matematikea eta masa espektrometria lantzen ditu.
50 urte Zientzia eta Teknologia zabaltzen liburuak zientzietako alor guztietako 53 artikulu batzen ditu. Artikulu horreek Fakultadearen 50. urteurrenak iraun eban bitartean (2018/2019) Catedra de Cultura Científica eta Zientzia kaiera-blogetan publikau ziran.
Oskar González Mendiak, Uxune Martínez Mazagak eta Cesar Tomé Lópezek koordinatuko liburuak hamaikatxu jakintza-esparrutako artikuluak jasotzen ditu bere 300 orrialdeatan. Danetara, 53 artikulu dira, 23 euskeraz eta 30 gaztelaniaz, eta zientzietako sail guztiak jorratzen ditue.
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera biziko mende erdi baino gehiago daroa. Urte honeetan zehar egin dan den lana ikerketearen, zientziaren eta teknologiaren alor desbardinetako profesionalen heziketa zorrotza gizarteagaz alkarbanatzeko izan da, eta Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialean izan dogun eraginagaitik gure harrotasuna erakusteko, adierazo dau Zientzia eta Teknologia Fakultadeko dekanoak, Fernando Plazaolak.
Gai transzendentalak eta egungoak
Liburuaren helburua gizarteari Zientzia eta Teknologia Fakultadean egiten dan ikerketa erakustea da; ganera, gai inportanteak eta egungoak dira 50 urte Zientzia eta Teknologia zabaltzen liburuak batzen dituanak: aldaketa genetikoa; energia iluna eta grabitazino-uhinak; geologia, antropozenoa eta klima-aldaketea; ibilgailu elektrikoaren etorkizuna; Big Data edo masen espektrometriak , besteak beste.
Fakultadea bizirik dago, oso bizirik. Izan be, iragan uztailaren 30ean NASAk Houstonetik MARS2020 kohetea bialdu eban eta, han, Marteren azalerea esplorauko dauan Perseverance ibilgailuak Fakultade honetako ikertzaileek diseinau eta sorturiko zunda bat daroa. Beste hainbat gairen artean, Fakultadeko ikertzaileak txertoen diseinuak lantzen ari dira, minbiziaren kontrako diagnostikorako eta terapietarako teknikak garatzen, ibaien kontserbazinoaz eta leheneratzeaz arduratzen, mundu osorako balio dauan garai geologiko barri baten definizinoa, antropozenoa bultzatzen edo Unibertso goiztiarraren eredu kosmologikoen garapena ikertzen, zehaztu dau Fernando Plazaolak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!