Martxan da arabar gaztetxuentzako bideo-kopla lehiaketea

Bizkaie! 2020-11-17 10:07   Bertsolaritzea

Abenduaren 3ra arte egongo da bideo-koplak lehiaketan aurkezteko aukerea.

Arabako Bertsozale Alkarteak eta Arabako Alea-k alkarlanean, Arabako 14 urte arteko gaztetxuei zuzendutako bideo-kopla lehiaketea jarri dabe martxan.

Bideo-kopla lehiaketea jarri da martxan, gaztetxuek koplak sortzeko aukerea izango dabe eta ondoren kantauta bideoak grabetakoa. Bertsolaritzea eta teknologia barriak buztartzeko aukera ederra.

Bakarka, binaka, zein sei lagunera arteko taldetxutan parte hartzeko aukerea izango da. Parte-hartzaileak 14 urtetik beherako arabar gaztetxuak izango dira.

Parte hartzea oso erraza izango da, talde bakotxak nahi dauen kopla doinuan sortuko dau koplea gai honi buruz: Ikasturte Xelebrea. Ondoren bideo bat grabau beharko dau koplea kantauta, norberak erabagiko dau bideoan agertu edo ez. Eta azkenik, bideoa Alea-ra bialdu link honen bidez, bertan agiri dan galdetegia betez. Bideoa Alea-ra bialtzeko beste aukerarik be bada, info@alea.eus helbidera edota whatsapp bidez 695 63 28 62 telefono zenbakira.

Abenduaren 3a izango da lanak jasoteko azken eguna. Ondoren, lanei botoa emoteko fasea hasiko da, Alea-ren webgunean bertan izango da horreratako aukerea.

Arabako Kuadrilla bakotxeko bideo-kopla onena aukeratuko dau epai-mahaiak, gainera publikoak emondako bideo-kopla onenaren saria be izango da.


Sariak

- BAHK-eko izotz pistan taldean gozetao esperientzia talde irabazle bakotxarentzat.

- ELKAR-en materiala irabazle guztientzat.

- Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozetako escape room esperientzia bat publikoaren saria irabazten dauen taldearentzat.

Sariak emoteko ekitaldia noiz eta zelan izango dan aurrerago zehaztuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu