XI. Mila Musika Haria, zemendiaren 13tik aurrera
2020-11-12 11:43 MusikeaProgrameak errepertorio ederra dakar, biolina, kontrabaxua eta hainbat gitarra kontzertu eskainiz.
Bilboko Udalak Mila Musika Haria zikloaren XI. edizinoa inaugurauko dau harizko instrumentuen inguruan sortzen dan musika multzoari eskainitako musika zikloa. Bost kontzertu izango dira zemendiaren 13an, 20an eta 27an eta abenduaren 4an, Bertendona Institutuan, 19:00etatik aurrera eta sartzea doban izango da lekua bete arte. Sarrerak egunean bertan erreserbau behar dira, 688 603 737 telefonora deituz, 10:00etatik 18:00etara.
Leonardo Alonsok, Julia Gamarraga gitarristeagaz, zemendiaren 13an, aurkeztuko dau proiektu musikal barria, tangorik ospetsuenetatik gaur egungoetara, Gardeletik Piazzollara eta sorkuntza propioko batzuk, tangoa beste genero batzuekaz buztartzen daben konponketa musikal personal eta abangoardistakaz, berbarako, jazza eta musika klasikoa kasu.
Hurrengo astean, zemendiaren 20an, Grupo José Almarchak flamenko onena eskainiko dau. Jose Almarcha flamenko musikaria egungo gitarrista belaunaldiaren buru da eta tradizinoaren eta abangoardiaren artean dabil haren sormen puntua. Momentu honetan, 'Alejandra' izenburuko bakarkako bigarren lanean sartuta dago.
Hugo Silveira eta Carlos Velascok osotzen daben bikoteak Brasilgo erritmoak ekarriko ditu zemendiaren 27an, bersino eta klasikoen bidez, baita konposizino propioen bidez be. Ikusleek musika biziagaz gozau ahal izango dabe, indartsua, zehetasunez beteriko edertasunagaz, inprobisazinoa erritmo beroenentzako atea.
Trío Remi Duguék zarratuko dau zikloa, jazz, manouche, funk eta bebop doinuakaz, abenduaren 4an. Rémi Dugué gitarrista aparta da. Kontzertu hau fantasiaz, ezustekoz eta umorez betetako bidaia bati ekiteko gonbidapena da, jazz, musika eta arte mueta guztiena.
#BilbaoUdazkena2020
Mila Musika Haria zikloa #BilbaoUdazkena2020 osotzen daben kultur proposamenetako bat da. Urirako kultura-plan anitzen programazinoa batzen dauen ekimen honen bidez, Bilboko Udalak babesa emon gura deutso COVID-19aren krisiak gehien kaltetu dauen sektoreari. #BilbaoUdazkena2020 programazinoak zorrotz jarraitzen deutse osasun-agintariek ezarritako protokoloei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!