Unai Telleria Jauregialzo da Euskadiren Ordezkari barria AEBetan

Bizkaie! 2020-11-11 09:27   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzearen Ordezkaritzako negozio zuzendaria zan orain arte New Yorken.

Unai Telleria Jauregialzo (Argazkia: Deia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Unai Telleria Jauregialzo (Oñati, 1987) Euskadiren AEBetako Ordezkari izentau barri dabe. Telleria Eusko Jaurlaritzeak New Yorken dauen Ordezkaritzako negozio zuzendaria zan orain arte eta 2018ko bagiletik Ordezkari zan Jorge Fernandez Quintelaren lekua hartuko dau, honek aldi berean ordura arteko Ander Caballero Bartureren lekua hartuta.

Unai Telleria Enpresen Administrazino eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta Kudeaketa Informatikan injineru teknikoa da, Deustuko Unibersidadean ikasketak egin ondoren eta New Yorken bizi da orain bost urtetik. Bertako euskal etxeko kidea da eta euskera eskolak emoten ditu boluntario gisa.

Izendapena datozen egunetan EHAA buletin ofizialean argitaratu ondoren sartuko da indarrean.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu