Xabi Solanoren metodo didaktikoaren 3. partea plazaratu dabe
2020-11-10 08:26 MusikeaSolano anaiarrebak: Zaharrak barri dau izenburu.
Xabi Solano Maiza trikitilari hernaniarraren metodo didaktikoaren 3. partea plazaratu dabe 5GORAk eta Elkarrek. Bildumeari jarraituz, liburu-cd honek honako honeek batzen ditu: 8 doinu kutsu herrikoia dabenak eta Xabi Solanoren beraren beste 13 piezaren partiturak, bai solfeorako bai sistema zifraturako, baita erretratu bilduma eder bat be. Hirugarren parte honi jagokon cd-audioak, barriz, Solano anaiarrebak: Zaharrak barri dau izenburu. Bertara, lehen aitatutako 8 doinuak batu ditue. Zortzi horreetatik 4 berez herrikoiak dira, 2 trikiz eta panderoz jota eta beste 2 kantauta. Gainerako 4etatik 2 intrumentalak dira eta beste biek, ostera, Jon Garmendia Txuriak idatzitako berbak ditue.
Xabier Solano Maiza Euskal Herriko musikari ezaguna da. Trikitia joten hasi zan, Jon Mari Beasainek 1994an abiarazotako Etzakit taldean. Etzakit taldeagaz disko bi egin zituen: Etzakit eta Goiz edo noiz. 2003an, Fermin Muguruza Kontrabanda taldean parte hartu eban, haren arreba ordezkatzen Kristina Solano.
Zemendiaren 9an salgai jarri daben Trikitixa Liburua III-ra batutako kantuetako bat da Jon Garmendia Txuriyaren berbakaz osotutako Askatasunaren besoetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!