Sara Zozaya hautagai Gastea sarietan
2020-11-09 11:55 MusikeaSara Zozaya, artista barria Airakan.
The Roof eta Nerabe taldeetan abeslari ibili ostean, 2019. urtetik bakarka dabil Itxaso Navarro txelo-jotzailea lagun dauela. Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da Zozaya, industrian oso aktiboa dan emakumea, mugarik bako jakinmin musikala eta entzuleen arimara heltzeko kapazidadea dituana. Jarrera nostalgikoari eutsiz, gaur egungo estiloak zein lekuan lekuko soinuen buztarketea jorratzen ditu eta ahotsa eta pianoa erabiliz, bakarkako III disko laburra ekarri euskun.
BBK Live Festibaleko BBK Urian zikloan zein, Primavera Soundeko Zikloak jaialdiotan parte hartu izan dau.
Orain, barriz, 2020ko Gaztea sarietan hautagai da Talde barri edo bakarkari onenari kategorian Sua, Dupla eta Bulego taldeakaz batera.
Orain, Sara Zozayak (I) dakar, sortzailearen unibersoa folk pop, lo-fi eta beat elektronikoakaz lotzen dau. Donostiarrak atmosfera ilun eta intimoak, asko produkzino landua eta artisten generazino baten eta gaur egungo olatuaren arteko zubi bihurtzen daben soinuak erabilten ditu.
Joandako erabagien norabide barriak jorratzen ditu kantuetan. Benito Lertxundiren kolaborazinoa be deigarria da Benetan kantuan, (I) gaur egungo nazinoarteko soinu modernoen eta euskal musikearen tradizinoaren arteko nahasketa bikaina.
Kontzertuak
- Zemendiaren 13n, Gernikako Astran, 19:00retan.
- Zemendiaren 21ean, Donostiako , Intxaurrondoko Kultur Etxean, 19:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!