KAISHOP, zer behar dozu? kanpainea martxan

Bizkaie! 2020-11-09 08:21   Euskerea berbagai

Merkataritzea eta euskerea buztartzen dituan kanpainea.

Alkarbidek – Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak -, Bizkaiko hainbat udalerri eta eskualdegaz
alkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, KAISHOP, zer behar dozu? kanpainea jarri dau
martxan, herrietako merkataritzea eta euskerea batuz.

Kanpainea ondoko herri eta eskualdeotan jarriko da martxan, euskarri digital eta fisikoen bidez, leku
bakotxeko ezaugarrietara egokituta:

 Basauri

 Getxo

 Erandio

 Mungia

 Etxebarri

 Muskiz

 Gernika-Lumo

 Txorierri

Zemendiaren 7an hasi eta 20an amaituko dan kanpaina honen bidez, gai nagusi bitan jarri nahi da arretea:

 Tokian tokiko merkataritzeak emoten deuskun tratu personal eta hurrekoa, urrutiko erosketetan sentidu geinken tratu inpersonalagaz konparauta, izan be, kalidadeko produktuak hur eskuratzeko aukerea emoten dau, gure beharretara egokitutako
zerbitzu bati esker.

 Euskereak tokian tokiko merkataritzan dauen garrantzia. Euskerea guztiona da, jantzia, osoa, aberatsa, hurrekoa ... kalidadekoa. Beste hizkuntzetan erostean batzuetan deseroso edo arrotz sentidu gaitekez.

Gai biak buztartuz, kanpainearen hartzaile izango dan herritar bakotxari dei egiten deutsagu nork bere herrian eta euskeraz erosi daian.

Kanpainea sakon ezagutu nahi badozu:

 Erantsita topauko dozu herrietan banatuko dan esku-orria.

 Lotura honetan ikusi zeinke zabalduko dogun lehen bideo laburra. Bertan parte hartu dau Sara Gandara Aller kazetari eta telebista aurkezle bizkaitarrak be.

Kanpainea amaituta, zemendiaren 20an, Euskaraldia hasiko da. Kanpainearen datak ekimen honegaz lotzea ez da kasualidadea; gai berari heltzeko modu bi dira eta alkar elikatzen dabe. Kaishop kanpainea amaitu ondoren be, merkatariek urte osoko lana egiten dabe bezeroari zer behar dozu? bategaz euskeraz agurtu eta arretea emonez.

Gaia sakonago landu nahi izan ezkero, Alkarbideko teknikariakaz berba egin zeinke 944 15 22 52 telefonora deituz edo alkarbide@bizkaia.eus helbidera idatziz. Kanpainearen arduradunakaz alkarrizketak atondu geinkez, informazino gehiago bialdu edo zuen galderei erantzun.

Kontuak kontu, zemendiaren 20ra, sare sozial honeetan kanpainearen eduki digitalak zabalduko ditugu: Youtube, Twitter, Instagram eta Facebook.

#Kaishop #erosieuskaraz #erosiherrian

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu