XXV. Jagon Jardunaldia era telematikoan egingo da

Bizkaie! 2020-11-05 13:25   Euskerea berbagai

XXV. Jagon jardunaldia ez da aurrez aurrekoa izango, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordeak alkarlanean atondu dabe XXV. Jagon jardunaldia: Erakunde pribatuak: zelan emon zerbitzua euskeraz herritar eleaniztunei?

Zemendiaren 6an, Donostian, Luis Villasante Euskerearen Ikergunean, 09:00etan da hitzordua.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskaltzaindiaren ekimenez antolatu den XXV. Jagon Jardunaldiaren bidez, hausnarketarako, esperientzien trukerako eta alkarlanerako foro edo gune bat eskaini nahi da, sensibilidade eta ikuspegi ugari batuz.

XXI. mendeko euskal gizartea herritar eleaniztunek osotzen dabe eta erakunde pribatuek errealidade horren barruan emoten dabe zerbitzua. Errealidade eleaniztun horretan, zein leku dauka euskereak erakunde pribatuentzat? Zelan kudeatzen da hizkuntza gitxitu bat errealidade horretan? Zein arrazoik laguntzen dau euskerea be zerbitzu-hizkuntzea izan daiten? Zein traba ditue? Eta ze erronka aurrera begira? Ze estrategia, ekimen eta bitarteko jarri ditue martxan erakunde pribatuek errealidade eleaniztun horri erantzuteko? Eta zeintzuk euskal hiztunei begira? COVID19ak ze eragin izan dau erakunde pribatuetan hizkuntzen kudeaketeari jagokonez?

Galdera horreei erantzuten saiatuko dira parte-hartzaileak: Joseba Erremundeguy (Euskerearen Erakunde Publikoa); Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea); Josune Zabala (HPS); Edurne Pérez de San Román (HPS); Iratxe Zuazola (El Corte Ingles); Ainhoa Arruabarrena (Kutxabank); Eva Castro (Euskaltel); Asier Arsuaga (Goiener).

Kontuak kontu, hasiera ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburua; Eneko Goia (Donostiako alkatea); eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izango dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu