'Gozau Sarean Euskeraz' ekimenaren laugarren etapea martxan dago
2020-11-05 08:01 Euskerea berbagaiAtarian euskaraz bizi, ikasi edo euskerea sustatzeko baliabideak batu ditue.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bagilean jarri eban abian Gozau Sarean Euskeraz ekimena. Ingurune digitalerako euskerazko edukiak eta baliabideak batu eta herritarren eskura, modu errazean, jartea da helburua. Horretarako, sare sozialetan dago programa hau (Youtube, Instagram, Twitter, Facebook) eta Eusko Jaurlaritzeak inoiz sustatutako produktuak batzen ditu.
Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak urteak daroaz ingurune digitalerako euskerazko edukiak eta bestelako baliabideak diruz laguntzen edo sustatzen. Horren ondorioz, diru-laguntzino deialdietan edo beste sustapen-lerro batzuetan parte hartu daben danei esker, momentu honetan euskerazko baliabide ugari topau daitekez sarean.
Bagiletik hona, kulturaz euskeraz gozetako baliabideak eta euskerazko hedabide digitalak be aurkeztu ditu Gozatu Sarean Euskaraz ekimenak. Orain beste pausu bat emon guran, euskeraz ikasi, euskeraz bizi, euskerea sustatzeko baliabideak batu dira hemen.
Halan da be, gaur egun badago orain arteko baliabideak konsultetako aukerea be:
· Aisialdia.
· Kulturea.
· Hedabideak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!