Jabier Muguruzaren 'Oker (txakurra da)' disko barria
2020-11-04 11:00 MusikeaUmeentzako kantuen alorrera bueltau da irundarra.
Oker (txakurra da) izeneko disko lan barria Iñaki Irazu idazlearen laguntzinoaz sortu dau. Diskoa grabetako Jean Marie Ekai (gitarrea), Dents Benarrosh (perkusinoa) eta Mikel Azpiroz (tekladuak) musikariengana jo dau. Ahotsatan, ostera, Nieves Arillagaz alkarlanean ibili da. Ahots-aldaketa hau da, izan be, Muguruzaren aurreko diskoakaz alderatuta ageri dan barritasun potoloenetako bat: umeentzat grabatu dituan aurreko diskoatan, haurrak eurak ziran kantariak; oraingo honetan, aldiz, funtzino hori Arillak bete dau.
Jabier Muguruzak gaztetxuenei zuzenduriko laugarren lana da Oker (txakurra da) izenekoa. Gipuzkoarraren hasiera-lana txikienentzako disko bat izan zan: Ja, ja (IZ, 1989). Horren ostean ailegau ziran Nire gorputza (Mara Mara, 2005) —Juan Kruz Igerabidegaz alkarlanean ekoitzirikoa— eta Harrizko hiztegia (Mara Mara, 2016) —Bernardo Atxagarenak letrakaz horniduta egoana—.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!