'Kantu bat': Bulego taldearen single barria

Bizkaie! 2020-11-03 13:46   Musikea

Oraintsu estreinau eben Gaztea Irratiaren 30. urtemugea ospatzeko ekitaldian.

Urriaren 24ko astegoienean, Euskal Herriko 100 herri eta uri baino gehiagok Kantu Bat leloa erakusten eben kartelez jantziak izan ziran. Horixe da, hain zuzen be, Bulegoren single barriaren izena; hau primizian entzun gura izan dauenak, kartelotan agertzen dan QR-a irakurri behar izan dau eskuko telefonoagaz.

Zazpi hilebete dira Bulegok Hegan lehen single-a kaleratu ebanetik, eta, denpora-tarte horretan, 6 abestiz osotutako EP bat, bost lyric bideo eta konfinamendu ostean gune edegi baten egindako lehenengo kontzertua eskaintzeagaz nahikoa ez, eta single baten aurre estreinaldi barritzaileagaz datoz orain.

Alondigako aurkezpen-galan, bideokliparen lehen proiekzino publikoa egin eben eta Interneten ikusi ahal izango da momentu horretatik aurrera. 


Kantu bat

Hiru minutuko kantua da, elektronikea eta instrumentu konbentzionalak buztartzen dituana.

Soinuari jagokonez, profesionaltasunerako saltoa igarten da azken lan honetan.

Adiskidetasuna da azkoitiarrek Kantu bat-en berbetan jorratzen daben gaia. Bideoklipean ik.usi daitekenez, askatasuna eta alaitasuna izan dira inspirazino-iturri inportanteenak. Mundua konpontzea lortu bitartean, jantzan eta amesetan segiduteko aldarria egiten dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu