Darabilbo/Bilboko Berbalagunak, dobako 24 jarduera dakarz

Bizkaie! 2020-11-03 12:21   Euskerea berbagai

Jarduerak zemendiaren 4an hasiko dira.

Darabilbo/Bilboko Berbalagunak proiektua Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen ekinbidea da, euskerea aisialdian sustatzeko, euskerea ikasten dabizen edo hizkuntza mailea hobetu eta euskeraz bizi nahi daben personentzat. Zemendiko eskaintzan gastronomia-tailerrak, bizikletaz ibilaldiak edo hainbat berbaldi dagoz. Zemendiko eskaintza osoa, hemen.

Darabilbo-ko egitarauan, zemendian, euskerazko 24 jarduera dagoz Bilbon gozetako. Euskerazko dobako jarduerotan parte hartzeko baldintza bakarrak dira Darabilbo-ren webgunean izena emotea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).


Darabilbo

Bilboko Udalaren programa bat da, Bilboko Euskaltegien Sarearen kolaborazinoagaz eta helburua da aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea, bai hizkuntza ikasten dabizen personen artean, bai euskaraz bizi gura dabenen artean be. Darabilbori 2013an ekin eutsen eta ordutik programan askotariko jarduerak sartzen dira. Jarduerak taldean egiten dira urteko hilebete guztietan (garagarrila eta abuztua kenduta) eta uriko barruti guztietan.

Horrenbestez, parte-hartze izakerako ekimena da guztiz, bai lanketan, bai diseinuan be, erabiltzaileek eurek jarduerak proponidu leikiezalako, programara batzeko. Proposamenak whatsapp-ez egin daitekez, 607 530 132 telefonoan.

Jarduera guztiak momentuan momentuko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira eta, horregaitik, eskaintzea aldatu daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu