VIII. Aitzina Folk Jaialdi Solidarioa, zemendiaren 27an hasiko da

Bizkaie! 2020-11-03 08:02   Musikea

Ataxia-telangiektasia gaixotasun arraroa ikertzea da helburua.

Kulturea Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik Aitzina Folken 8. edizinoaren aurkezpenean adierazo dau jaialdi gasteiztarrak ikusle guztientzat hamar bat ekitaldi eskainiko dituala 2020ko zementitik 2021eko urtarrilera, eszenatoki zein sare sozialetan ikusgai izango diranak edade guztietako ikusleentzat.

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioak hasieratik hona oinarri bi izan ditu: folka zabaltzea, musikea, jantzak eta tailerak eginez; eta beste aldetik, ataxia telangietasia izeneko gaixotasun arraroa (genetikoa, neurodegeneratiboa eta osatzen ez dana) ikertzeko lana babestea.

AEFATek Euskadin gaixotasuna dauen ume bakarra ezagutzen eban: Jon, 15 urteko gasteiztarra; haren aitak, Patxi Villének, alkartearen presidentea eta folkzale amorratuak, jaialdi hau sortu eben, senitarteko eta lagunakaz batera, gaixotasuna ikusarazo eta osabidea lortu guran. Baina aurten gaixotasuna Amurrioko beste ume bati diagnostikau deutse eta Espainian diran 30 gaixoen alde sendo dabil Aitzina Jaialdia.

Aurten, zemendian, abenduan eta urtarrilean 18 jarduera eskainiko ditue, horreetako asko doban. Hemengo zein kanpoko musika tradizionala, folka, jantza tradizionalak, tailerrak, kalejirak zein berbaldiak. VIII. Aitzina Folk Jaialdiko egitarauan, besteak beste, zemendiaren 27an, Mielotxin (Nafarroa) izango da protagonista; abenduaren 12an, Tres X Cuatro obrea eskainiko deuskue La Musgaña & Vanesa Muela (Gazteña Leon, Madril); abenduaren 30ean, Korrontzi & Xabier Amuriza (Bizkaia); eta 2021eko urtarrilaren 2an, Oreka TX (Euskadi).

Informazino gehiago eta egitarau osoa aztertzeko klik egin hemen.


Aitzina Folk

Aurreko edizinoetan, 16.000 ikusle baino gehiago hurreratu eta 85.000 euro inguru batu da Ataxia Telangiektasia (AT) ikertzeko. Egindako kontzertu batzuetan, Carlos Núñez, Benito Lertxundi, Oskorri, Kepa Junkera, Ana Alcaide, Luar Na Lubre edo Titiriteros de Binéfarren kontzertuetan, sarrerak agortuta kartela erakutsi izan da.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu