Gaur, urriak 30, jokatuko da 2020ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketea
2020-10-30 09:14 BertsolaritzeaEtxarri Aranazeko Kultur Etxean, 18:30ean hasiko da finala.
14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gaztek hartuko dabe parte Etxarri Aranazen jokatuko dan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 34. edizinoan. Etxarri Aranazko Kultur Etxean izango da saioa, 18:30etik aurrera eta sartzea doban izango da. Aretoaren edukierea % 30ekoa da, osasun neurriak bermatuz.
Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Ekhiñe Zapiain (Bera), Eki Mateorena (Leitza) eta Etxahun Azkarraga (Etxalar) dira Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 34. edizinoan parte hartuko daben zazpi bertsolariak. Maider Ansak aurkeztuko dau saioa eta Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izango dira saioko epaileak.
Txapelketeak fase bi izango ditu:
Lehenengo fasean, bertsolari guztiek kantauko dabe eta honako hau da egin beharko daben lana:
- Gai orokorra emonda, 5 puntuko bertso bana osotu.
- Lau oinak emonda bertso bana ooatu.
- Amaierea emonda bertso bana osotu.
- Hitza gaitzat hartua bertso bana osotu.
Hortik aurrera, bertsolari bi sailkatuko dira bigarren fasera eta honako hau da sailkatuek egin beharko dabena:
- Zortziko handian, ofizioka, bina bertso.
- Kartzelako lana:
o Puntu bati erantzunez bertso bat.
o Gaia emonda bertso bat.
Lan guztiak eginda puntu gehien batzen dituan bertsolariak jantziko dau aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari lez.
Saioa 18:30ean hasiko da Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Sartzea doban da eta nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatziz erreserbau ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!