118 urte dira Angela Figuera Aymerich idazlea jaio zala
2020-10-30 08:36 KultureaUrriaren 30ean, Bilbon, idazlearen olerkiak errezitauko ditue.
Bilboko Udalaren asmoa da idazlearen bizitzea eta obra poetikoa ezagutarazoten lagundu eta euskal poeta nagusietako bat gogoratzea, gerraosteko poeten taldekoa, hau da, Gerra Zibilak eta ondorengo Mundu Gerrak oso markautako 36ko belaunaldikoa. Udalak Bilboko emakume hau, bere sasoiko emakume asko bezela genero-arrazoiakaitik baztertuta geratu zana ikusarazoko dau. Angela Figuera Blas de Otero edo Gabriel Aresti euskal autoreen garaikidea da.
Bidebarrieta Kulturguneak parte hartuko dau egun honetan, Maria Maizkurrena eta Idoia Caramiñana poetek egilearen olerkien irakurketa iruzkindua eginez gaur, urriaren 30ean; horreekaz batera, Inun eta Sergio Mayoral be izango dira Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian.
Bidebarrieta Kulturguneak 19:00etan jarri dau hitzordua hasteko ordua, osasun agintariek ezarritako ordutegi-murrizketa barrietara egokitzeko.
Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da dobako gonbidapenetako bat erreserbetea hemen. Egungo egoerearen ondoriozko segurtasun neurriak dirala eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00ean edegiko ditue parte-hartzaileak
Angela Figuera Aymerich
Ángela Figuera Aymerich, konpromiso sozial, feminista eta kultural handiko autorea, 1902an Bilboko familia aberats batean jaio eta familiak ez eban begi onez ikusi Angelak Madrilen Filosofia eta Letrak ikastea. Karrerea amaitu ondoren, Huelvako institutu batean plazea lortu eta bertan harrapatu eban Gerra Zibilak. Beraren zein senarraren laguntzea jaso eben errepublikarrek gerrea galdu ondoren, Figuera Soriara joan eta bertan hasi zan literatur lanak argitaratzen 1948an. Senarrak animauta, haren lehenengo liburua izango zan “Mujer de barro” eroan eban inprentara. Hurrengo urtean, “Soria pura” argitaratu eban, gaztelar uriri malenkoniatsuari omenaldia.
Gerra osteko urteetan, Angela Figuerak Madrilgo Liburutegi Nazionalean lan egin eban eta, 1954an, inguruko auzoetara literatura autokudeatzen laguntzen eban bibliobus-zerbitzu bati lagundu eutson. Denporaldi horrtan, erabateko pobrezia ezagutu eban, gosea, irabazleek menpekoei inponidutakoo hondamena. Haren poesia garratza, sinismenik bakoa, premiazkoa, bilakatzen hasi zan. Vencida por el ángel argitaratu eta apur bat aurrerago argia ikusi eben El grito inútil (1952), Los días duros (1953) eta Vísperas de la vida (1953) lanek. Mexikon argitaratutako Belleza cruel izan zan Aymerichen liburu ezagunena eta preziatuena, baina Toco la tierra (1962) lanak, kritikeak atzemondako zeozelako nekea erakutsi eban. Handik aurrera, poema solte batzuk eta Cuentos tontos para niños listos (1980) kontakizun liburua baino ez zituan argitaratu. Gaixoaldi luzearen ondoren, 1984an hil eta gero, azken lana izan zana heldu zan liburu-dendetara, Canciones para todo el año.
Hainbat arrazoik aldendu eben sasoiko literatura-taldeetatik, baina hartu-emon estuak izan zituan beti hareekaz. Idazlearen etxea intelektualen topagune izaten zan. Sekula ez eban galdu Bilbogaz eta bere lagunakaz eban loturea. Familiaren artxiboko argazki askoren artean, anaia Rafaelen bizileku dan Bilboko Karmeloko Munitis txaletean erretratu batzuk dagoz, Figuera bere lagun Gregorio San Juan, Meli Esteban, Gabriel Aresti, Juan Mari Aresti, Sabina de la Cruz, Blas de Otero edo Jose Luis Gallegoz inguratuta agertzen dalarik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!