Etena 2020ko Xilaba Txapelketan

Bizkaie! 2020-10-29 12:50   Bertsolaritzea

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarritako konfinamenduaren aurrean hartu da erabagia.

Atzo iragarritako neurriek Xilaba Txapelketea etetea, beste erremediorik ez dago. Kulturea segurua dala sinistuta, sasoian sasoiko baldintzek ahalbidetzen daben neurrian, bertsolaritzea sustatzen segiduko dogu, baita bertsoa eta Xilaba plazetara itzuliko dira.

Urriaren 28an, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarritako konfinamenduaren aurrean, Xilaba 2020 eten beharrean gagoz.

Iraun duaen artean, harrera ona izan dau Xilabak, bai parte-hartzaileen aldetik, baita entzuleen aldetik be. Ohar honen bidez, txapelketa hau egingarria izaten lagundu gaituen guziak eskertu nahi ditu Bertsularien Lagunak alkarteak. Milesker, beraz, saioetarako gelak gure esku itxi dituzuen Herriko Etxeei, milesker antolaketan lagundu gaituzuen lagunei, milesker aretoak bete dituzuen bertsozaleei eta prefosta milesker bertsolari, gai-emoile eta epaileei. Zuei guziei esker bertsoa eta, oro har, kulturea segurua dala frogatu ahal izan dogu. Zuek barik ezinezkoa izango zan Xilaba 2020 atontzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu