Aiaraldea Ekintzen Faktorian be bertxoratzeko aukerea izango da

Bizkaie! 2020-10-29 09:17   Bertsolaritzea

8 eta 14 urte arteko gaztetxu eta nerabeentzat da.

Aiaraldea Ekintzen Faktorian Bertso Eskolea martxan jarriko da, Aiaraldea osoko 8 eta 14 urte arteko gaztetxu eta nerabeentzat, hain zuzen be.

Urriaren amaieran hasiko da martxan Aiaraldeko Ekintzen Faktoriagaz alkarlanean 8-14 urte arteko gaztetxu eta nerabeentzako bertso eskolea. Urriaren 29ra bitartean izango da Aiaraldeko Faktoriako bertso eskolan izena emoteko aukerea hemen.

Martitzenetan edo eguaztenetan izango da bertso eskolea Laudioko Basalarrina Alkartean hasieran eta Faktorian aurrerago, iraunena ordubetekoa izango da eta astean behineko maiztasunez zemenditik bagilera.

Izena emoten animetan diranen artean erabagiko dira eskolak noiz emon diran eta ze ordutan.

Azken buruan, urriaren 30ean, 19:00etan, Bertso Eskolearen aurkezpen jaia izango da Laudioko Faktorian (Errotari, 4-8); izena emoten dabenek alkar ezagutzen hasteko aukerea izango dabe Faktorian bertan; jarduerearen antolaketearen barri emongo da, bertsoak entzuteko aukeera be izango da, inguruetako elikagai eta edariak lagun...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu