'Urrundik' bideoa, Euskal Diasporearen omenez

Bizkaie! 2020-10-27 13:03   Musikea

Portugaletearrak Urrundik bideoa estreinau dau.

Joseba Gotzonek Urrundik singela eta bideoa zezeilean argitaratu behar zituan baina dana atzeratu danez, irailaren 8an, Euskal Diasporearen Egunean, kaleratu eban plataforma digitaletan. Eta asteon bideoa estreinau dau. Urrundik proiektua lantzen hasi zanetik gauza bat oso argi eukan egileak: Euskal Diasporea osotzen daben personak protagonista izatea. Holan izan da. Bai abestian, baita bideoan be euskal zortzigarren probintziako zenbait konbidatuk parte hartu dabe, zortzi nazinotako berrogei persona, Argentina, Uruguay, Txile, Brasil, Kolonbia, Mexiko, Kuba eta Japoniakoak.


Urrundik eta nazinoarteko birea


Urrundik proiektua erakusten Hegoameriketara zenbait kontzertu programauta zituan arren, COVID-agaitik datorren urtera arte nazinoarteko birea bertan behera dago. Joseba Gotzonek nazino askotan kontzertuak zituan iragarrita, hogei ta hamar bat kontzertu suspenditu ondoren, egoera hau gaindituta behin nazinoarteko birea martxan jarriko dau barriro, besteak beste,: Txile, Argentina, Mexiko, Kuba, Brasil, Kolonbia edo Katalunyara osterak eginez.

Halan da be, kantautorea bolada honetan ez da geldi egon, Bilboko Euskalduna Jauregian, Malagan, Laredon edo Segovian kontzertuak eskaini ditu eta urtea amaierara arte, beste kontzertu batzuk emongo ditu: Gijónen, Oviedon, Langreon, Avilesen, Bilbon...

 

Joseba Gotzon

Hamazazpi disko grabau ditu, 14 bideo, disko bi zuzenean, SGAEn erregistrautako 250 bat abesti zein, hainbat artistagaz kolaborazino ugari. Ibilbideari ekin eutsonetik Espainian kontzertu asko emon ditu, baita zenbait nazinotan be: Argentinara (hamabi bira), Uruguay, Txile eta Brasilera (hiru bira); Kubara eta Mexikora (bira bi); eta Venezuela, Georgia, Italia, Kroazia, Portugal edota Paraguayn bira bana egin dau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu