Aitor Ugarte, Unai Anda eta Andere Arriolabengoak 2021eko Txapelketarako txartela irabazi dabe
2020-10-26 08:10 BertsolaritzeaUrriaren 31n, jokatuko da azken kanporaketea, 18:30ean Kanpezuko Kultur Etxean.
Astegoienean, urtarrilean hastekoa dan 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehen hiru kanporaketak jokatu dira Legutio, Dulantzi eta Zigoitin. Lau kanporaketa izango dira eta kantauko daben bertsolarietatik 12 sailkatuko dira 2021eko txapelketarako. 2019ko txapelketako finalistak sailkatuta dagoz zuzenean. Lehen txartelak Aitor Ugarte, Unai Anda eta Andere Arriolagengoak eskuratu ditue. Kanporaketa bakotxeko irabazlea zuzenean pasauko da eta gainontzeko 8ak puntuazinoaren arabera.
Legutioko kanporaketan, Aitor Ugarte zuzenean sailkatu da txapelketarako. Bertsolariek lortutako puntuazinoak ondorengoak izan ziran: Aitor Ugarte 204 puntu, Felipe Zelaieta 173, Eli Zaldua 160, Ander Aranburu 158 puntu, Jon Ruiz de Pinedo 155,5 puntun eta Xabi Lasa 148,5 puntu.
Dulantzin jokatu zan bigarren kanporaketea, Eli Plazaola gai-emoilearen esanetara. Unai Andak irabazi eban puntu gehien eta beraz txapelketara sailkatu da. Bertsolariek lortutako puntuak ondokoak izan ziran: Unai Anda 168 puntu, Beñat Garaio puntu 164 puntu, Unai Bengoetxea 147 puntu, Danel Herrarte 145,5 puntu, eta Oier Arbina 145 puntu.
Zigoitin jokatu zan domekan kanporaketea. Oier Azkarragaren eskutik jaso zituen gaiak eta Andere Arriolabengoak irabazi eban puntu gehien eta beraz txapelketara sailkatu da. Bertsolariek lortutako puntuak ondokoak izan ziran: Andere Arriolabengoa 182,5 puntu, Martin Abarrategi puntu 174 puntu, Manu Bendala 164,5 puntu, Unai Gomez 152,5 puntu eta Unai Mendibil 1541,5 puntu.
Kontuak kontu, asteon, urriaren 31n, jokatuko da azken kanporaketea, 18:30ean Kanpezuko Kultur Etxean, izan be, bertan erabagiko da 2021eko Aranbako Bertsolari Txapelketako 18kotea.
Azken buruan, Txapelketa 2021eko urtarrilean hasiko da eta martian amaitu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!