Maddi Sarasua Laskaraik irabazi dau Final Herenetako bigarren saioa
2020-10-26 08:05 BertsolaritzeaHirugarren eta fase honetako azken saioa, hurrengo zapatuan (urriak 31), jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan.
Xilaba Bertsolari Txapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dabe bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 180 bertsozalek bete dabe Sohütako Herriko Gelea. Datorren zapatuan, urriaren 31n, fase horretako hirugarren saioa jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan.
Sohütako saioko irabazlea Maddi Sarasua Laskarai izan da, 323.5 puntugaz eta zemendiaren 7an Izpuran ospatuko dan finalaurrekoan kantetako lekua lortu dau. Holan geratu da sailkapena:
Maddi Sarasua Laskarai..........323.5
Egoitz Zelaia............................320,5
Elixabet Etxandi Goienetxe......301
Maindi Murua Berra.................295.5
Mizel Mateo...... ......................289
Iker Altuna...............................273
Xilaba Bertoulari Txapelketako Final Herenetako hirugarren eta fase honetako azken saioa, hurrengo zapatuan (urriak 31), jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan, Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat, eta Ortzi Idoate bertsulariakaz. Saioaren ondoren erabagita geratuko da, Amets Arzallus Antiagaz batera ze bertsolari izango diran finalaurrekoetan kantauko dabenak.
Saioa 17:00ean hasiko da eta sarrerak lekuan berean erosi ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!