'Alma Mater' goipurua dakar Bilbao Ars Sacrum zikloak
2020-10-23 13:30 MusikeaSartzea doban izan arren, gonbidapena behar da.
Bilboko Udalak ezagutzera emon dau Bilbao Ars Sacrum (BAS) erlijino musikako zikloaren hamaseigarren edizinoa, urriaren 29an eta 31n eta zemendiaren 5ean eta 7an ospatuko baita Bilboko Alkarte Filarmonikoan, Alma mater goiburuari eutsiz.
Musika jaialdi honetara (atzeratu egin zan apirilean COVID-19aren pandemiagaitik), tradizino handiko taldeak batuko dira, besteak beste, La Galania, La Ritirata, Vox Luminis, baita Vincenzo Capezzuto eta Giancarlo Bianchetti be.
Bilbao Ars Sacrum-en aurreko aldietan ohikoa izan dan moduan, zikloan zehar Bilbao 700 Fundazinoaren produkzio propio bat eskainiko da egitarauan, hain zuzen be, zemendiaren 7an; kontzertu berezia emongo dabe Vincenzo Capezzutok eta Giancarlo Bianchettik, Alma mater izenekoa. Kontzertuaren izena emon jako aurtengo jaialdiari berari be. Proposamen horrek erlijino musikea eta musika herrikoia nahasten ditu zuzenean; Gheada estudioak atondu dau eta ikus-entzunezko proiekzinoakaz beteko da Bilboko Alkarte Filarmonikoaren gunea.
Zikloa #BilbaoUdazkena2020 egitarauaren barruan dator eta doban da; gonbidapenak eskuratzeko ondoko telefonoetara deitu behar da 10:00etatik 18:00etara: 657 595 575 edo 688 689 000.
Urriaren 29ko eta 31ko kontzertuetarako, gonbidapenak urriaren 27an eta 28an eskatu daitekez.
Zemendiaren 5eko eta 7ko kontzertuetarako, zemendiaren 3an eta 4an eskatu daitekez.
Era berean, gogorarazten da beharrezkoa dala kontzertuak hasi baino 20 minutu lehenago hurreratzea eta, gainera, behin hasi eta gero, publikoari ez jako itxiko aretoan sartzen. Era berean, aretotik urten ezkero, ez da itxiko barriro sartzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!