Euskerearen estrategia digitala ardatz, online jardunaldia atondu dabe

Bizkaie! 2020-10-23 08:23   Euskerea berbagai

Nazinoarteko hainbat adituk euskereak mundu digitalean izan behar dauen ibilbideari buruz hausnartuko dabe.

Osasun egoerearen ondorioz udabarrian bertan behera geratutako jardunaldiak orain online egingo ditue. Izena emoteko epea urriaren 26an amaituko da; emon izena hemen.

Espainiako Gobernuko, Kataluniako Generalitateko, Alemaniako, Islandiako, Galeseko eta Estoniako adituek parte hartuko dabe jardunaldian.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak Euskerearentzako estrategia digitalaren bila Europari begira jardunaldia atondu dau datorren eguaztenerako, urriaren 28rako. Goizeko 09:00etatik eta eguerdiko 14:00etara nazinoarteko hainbat adituk euskereak mundu digitalean izan behar dauen ibilbideari buruz hausnartuko dabe.

Euskerea Sustatzeko Ekintza Planak bere erronken artean argi dakar hizkuntza batek IKT alorrean, Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologietan, etorkizuna izan gura badau, oinarrizko baliabideak eta tresnak behar dituala eta horeiek euskeraz lantzeko eta eguneratuak izateko ekimen eraginkorrak bultzatuko dituala. Era berean, 2020-2024 Gobernu Programan euskerearen ezagutzea areagotzeko eta, batez be, euskerearen erabilerea azpimarratzeko gizarte eta kultura-eremuetan, eremu ekonomikoetan, digitaletan eta sektore publikoan konpromisoa hartzen da; horretarako, besteak beste, Hizkuntzearen Teknologien Plana onestea eta jorratzea eta euskerearen presentzia, euskerazko edukien sorkuntzea eta horreen ingurune digitaleko erabilerea sustatzea proponiduten da. Horretan dabil Euskerearen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskerea Sustatzeko batzorde-atala. 2020. urtean, euskerea arlo digitalean sustatzeko bide-orri barria landu gura dau eta horretarako erabiliko dau datorren urriaren 28ko jardunaldia.


Europa mailako adituak

Nazinoarteko esperientzietatik ekarpen interesgarriak jaso eta beste informazino iturri batzuk topetako helburuari eutsiz egingo da datorren eguazteneko topaketea. Jardunaldiotan ingurune digitalean adituak diran personek parte hartuko dabe. Eusko Jaurlaritzako eta Euskerearen Aholku Batzordeko kideez gan, Alemaniako, Espainiako Gobernuko, Kataluniako Generalitateko, Islandiako, Galeseko eta Estoniako adituek parte hartuko dabe eta eurek bizi daben esperientzia eta errealidadea ardatz hartuta osotu gura dabe datozen urteetan euskereak ingurune digitalean izan behar dauen ibilbidea.


Programea


09:00

Aurkezpena

- Bingen Zupiria Gorostidi, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

- Maite Goñi Eizmendi, EABren Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atalaren zuzendaria.

09:15

European Language Grid – Towards the primary Platform for Language Technology in Europe.

- Dr. Georg Rehm. Ikertzaile nagusia eta ikertzaile alkartua. Adimen Artifiziala Ikertzeko Alemaniako Zentroa (DFKI).

10:00

Plan de Impulso de las Tecnologías del Lenguaje.

- Juan de Dios Llorens González. Digitalizazino eta Adimen Artifizialeko Estadu Idazkaritzea (SEDIA). Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa. Espainiako Gobernua.

10:45

Promoción del .cat y del catalán en Internet.

- Anton Ferret Baig.

Informazinoaren, Hedapenaren eta Azterlanen zerbitzuburua. Kataluniako Generalitatea.

11:30

Atsedenaldia

12:00

Language Technology for Icelandic 2018-2022.

- Jóhanna Vigdís Guðmundsdóttir. Zuzendari exekutiboa, Almannarómur (Hizkuntzaren Teknologietarako Zentroa). Islandiako Hizkuntzarako Proiektuaren zuzendari exekutiboa.

- Anna Björk Nikulásdóttir. Grammateken sortzaileetako bat eta Islandiako Hizkuntzearen Teknologietarako Partzuergoko proiektu-arduraduna.

12:45

Welsh language technology action plan.

- Dr Jeremy Evas. Is-adran y Gymraeg/Galesko Hizkuntza Saila. Llywodraeth Cymru/Galesko Gobernua.

13:30

Development of Estonian Language Technology.

- Kadri Vare, estonierarentzako Hizkuntza Politika Saileko koordinatzailea. Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioa. Estoniako Gobernua

14:15

- Miren Dobaran Urrutia, Hizkuntza Politikako sailburuordea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu