'Euskal abesbatzen mobimentua: memoria eta etorkizuneko erronkak'
2020-10-22 09:58 MusikeaGure abesbatzen ibilbidea eta bihar-etzirako erronkak ardatz.
Bilbao 700 Fundazinoak eta Sabino Arana Fundazinoak urtero-urtero atontzen dituen jardunaldien arloan, aurten euskal abesbatzen mobimentuak egindako ibilbidea autortzea da asmoa, XX. mendean zehar sortutako euskal kultur adierazpenen memoria aldarrikatzeko.
Abesbatza edo koruetan kantetea euskal kulturearen ezaugarri nagusietako bat da. XXI. mendean, baina, gauzak asko aldatu dira eta gehiago aldatuko dira. Beraz, abagune egokia da euskal abesbatzen mobimentuak azken urteotan izan dituan gorabeherak gogora ekarteko eta, batez be, abesbatzen munduak aurrera begira dituan erronkak eta egitekoak danon artean hausnartzeko.
Euskal abesbatzen mobimentua: memoria eta etorkizuneko erronkak goiburupean, mintegia urriaren 27an, martitzenean, egingo da, 9:45etik 13:30era artean, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan.
Miren Josune Ariztondok, Bilbao 700 Fundazinoaren izenean eta Sabino Arana Fundazinoaren presidente Mireia Zaratek emongo deutse hasierea jardunaldiari. Ondoren, honako honeek hartuko dabe parte: Pello Leiñena, ERESBILeko (Musikearen Euskal Agiritegia) zuzendaria; Ana Berrizbeitia, UPV/EHUko Abesbatzako presidentea; Valentin Atxotegi, Leioako Musika Eskolako zuzendari ohia; eta David Azurza, konpositore, koru zuzendari
eta Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazinoko koordinatzailea. Aurrerago, barriketaldia izango da eta Iñigo Alberdi Bilboko Koral Alkartearen kudeatzailea izango da moderatzailea; parte-hartzaileak kultura munduko hainbat ordezkari izango dira.
Ekitaldia osasun-arauak eta edukiera betez antolatzeko, ezinbestekoa da aurrez aurreko parte-hartzea baieztatuta izatea. Dana dala, berbaldia streaming bidez be jarraitu ahal izango da hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!