Euskaraldiaren izen-emotea aurrera doa 421 udalerri eta 6.700 erakundetan
2020-10-20 13:21 Euskerea berbagaiHegoaldeko eta Iparraldeko ordezkarien agerraldi bateratua izan da gaur Baionan
Danetara, 25.000 arigune atondu ditue 6.700 erakunde baino gehiagok Euskal Herri osoan dituen 8.200 egoitzatan.
Euskaraldiaren izen-emotea martxan da eta gaur ariketa soziala antolatzen dabizen erakundeetako ordezkariek zemendiaren 20tik abenduaren 4ra egingo dan bigarren edizinoaren zehetasunak aurkeztu ditue. Ipar Euskal Herrian bigarren Euskaraldiaa honek izango dauen zabalkundearen barri emoteaz gan, Euskal Herri osoan ariketan parte hartuko daben herri eta erakundeen datuak jakinarazo ditue prentsaurrekoan batu diran eragileek.
Baionako Herriko Etxean egindako agerraldian berba egin dabe Jean-René Etchegaray Baionako alkate eta Euskal Alkargoko lehendakariak, Antton Curutcharry Euskal Alkargoko lehendakariorde eta Euskerearen Erakunde Publikoko lehendakariak, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Amets Lahetlujan Euskal Konfederazinoko ordezkariak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak.
Ipar Euskal Herrian martxan
Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariek Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan Euskaraldiaren bigarren edizinoak dauen zabalkundea azpimarratu dabe. Aurten barrikuntzea da ariguneak sortzea eta horrek Euskaraldiari aukera barriak zabaldu deutsozala nabarmendu dabe eta kanpo ariguneen bidez euskereak Ipar Euskal Herriko kaleetan presentzia handiagoa izango dauela.
Euskaraldia alkarlanean jorratutako ekimena dala azpimarratu dabe agerraldian, mugaz gaindiko alkarlanaz gan erakunde publiko eta eragile sozialen artean antolatutako ariketea dala.
Euskaraldiaren helburuak gogora ekarri ditue: parte-hartzaileen hizkuntza ohiturak astintzea eta euskerearen erabilerea handitzea, hain zuzen be. Bigarrenez egingo dan ariketeak 15 eguneko iraupena izango dauela gogora ekarri eta milaka herritarrek ahobizi edo belarriprest roletan ibilteko aukerea izango dabela.
Euskal Herriko gainontzeko lurraldetan bezela irailaren 24an abiatu zan herritarrek ahobizi edo belarriprest modura izena emoteko aldia. Zemendiaren 19ra arte zabalik egongo dan epe horretan rol bi horreetako bat aukeratu ahal izango dabe partaideek: Belarriprest eta Ahobizi.
Herri gehiagotan, milaka arigune
Datu bi nabarmendu ditue Euskaraldiaren antolatzaileek orain arteko prozesuan. Batetik, 2018an egindako lehen edizinoan baino udalerri gehiagotan egingo dala aurten Euskaraldia: Danetara, 421 udalerritan osotu dira Euskaraldia batzordeak eta horreetan guztietan parte hartu ahal izango dabe herritarrek zemendiaren 20tik abenduaren 4rako ariketan.
Bestetik, aurtengo edizinoko barrikuntza nagusia dan ariguneei jagokenez (euskeraz lasai berba egiteko erakundeek sortutako espazioak dira ariguneak), Euskal Herri osoan zehar 25.000 arigune baino gehiago sortu dirala azpimarratu dabe eta 6.737 erakundek lurralde ezbardinetako 8.174 egoitzetan 25.091 arigune sortzeko prozesua abiatu dabela. Ariguneen banaketea, barriz nahikoa parekatua izan da: % 52 izango da barrura begirako arigunea eta % 48 kanpo arigunea. Erakundeei jagokenez, era guztietako enpresa, saltoki, erakunde eta alkarteak izan dira ariguneak sortu dituenak. Saltoki eta zerbitzu emoile txikiak, alkarteak, hezkuntza arloko eragileak, zerbitzu enpresak eta erakunde publikoak izan dira kopurutan aitagarrienak, baina horreekaz batera egon dira enpresa txikiak, gizarte eragileak, sindikatuak eta bestelakoak.
Datu bi horreek (udalerri eta arigune kopuruarena) oso ondo balorau ditue antolatzaileek, izan be, COVID-19 koronabirusak eragindako egoeran oso gatxa izan da herrietan batzordeak martxan jarri eta erakundeakaz lan egitea. Halan da be, euskerearentzako eremuak irabazteko borondatea dagoala ikusi da eta asko dirala pausuak emoteko prest dagozan herritar eta eragileak.
Ahobizi edo belarriprest modura parte hartzeko deia
Gero eta izen-emote gehiago dagoz eta hurrengo asteotan egongo da lehen datuak ezagutzeko modua.
2018ko edizinoan parte hartu daben guztiak barriro be parte hartu deien animau ditue, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak ekina eta jarraikortasuna eskatzen dauela gogoratuz. Gainera, lehen edizinoan parte hartzerik izan ez ebenak aurten parte hartzeko animau ditue antolatzaileek.
Parte hartzeko baldintzak aurreko edizinokoak dira, izan be, Euskaraldian 16 urtetik gorakoek izena emon leikie, helduen hizkuntza ohitura eta portaeretan eragitea dauelako helburu ekimenak. Euskerea ulertzeko kapazidadea izan behar dabe partaideek, baina hortik aurrera, bakotxak erabagiko dau ze rol dan berarentzat egokiena. Modu kontziente eta borondatezkoan, hizkuntza ohiturak astindu edo euskerearen erabileran aurrerapausuak emon gura dituen lagunek 15 egunetan bete nahi daben rola erabagi eta izena emon ahal izango dabe, zemendiaren 20tik abenduaren 4ra jagoken rolaren txapea jantzita ariketea egin ahal izateko.
Izena emoteko hiru modu dagozala azaldu dabe antolatzaileek:
- eus webgunean
- Herrietako batzordeek jarriko dituen informazino gune eta mahaietan.
- Eeskuragarri dagoan eskuko telefonoetarako aplikazinoan
Adierazpenak:
Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea: Aurten norbanakoen ahaleginaz gan, ariguneei esker, arnasgune naturalak eratuko ditugu ariketa sozial hau babes handiagogaz egiteko. Jente askorentzako esperientzia positibo izatea espero dogu. Pausu hori emotea eta jentea ondo sentidutea behar dogu, ilusinoa, egoera gogor honetan aurrera egiteko, izan be, gaixotasuna gorabehera, hizkuntzea egunero erabili behar da eta esperientzia positiboak eta motibazinoa ekarriko ditu Euskaraldiak. Alkarregaz bide hori eginez gozetea eta alkarri euskerea erabilteko eremu barriak eskaintzea da helburua.
Amets Lahetjuzan, Euskal Konfederazinoko ordezkaria: Euskerea erabili behar dogu, hizkuntzearen geroa bermatzeko modu bakarra baita. Biztanleek ikasi eta gero erabili behar dabe transmisinoa eta erabilerea bereizi ezinak baitira. Hainbat egitura gara, Euskal Konfederazinoan, alkarteetan, instituzino, zerbitzu publiko eta lantegietan, egunero horretan gabizenak beharrean: arlo eta jarduera desbardinetan, pausuz pausu, zerbitzuak euskeraz eskaintzen, barruko funtzionamenduak egokitzen, euskerearen erabilerea azkartzeko. Helburua bakarra da: edozein herritarrari bere egunerokotasunean, euskeraz biziteko aukerea emotea.
Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria: Herritar eta euskaltzale guztiei inguruko lagunak, senideak edo lankideak aktibetako eskatu gura deutsegu. Pandemiak gatx jarri deusku Euskaraldiaren antolaketea eta danon laguntzea behar dogu Euskal Herriko ahobizi eta belarriprest danakana heltzeko. Euskaraldian parte hartzea pandemiari aurre egin nahi deutsagula, gure komunidadea berrindartu gura dogula eta trabak traba Euskal Herri gero eta euskaldunago bat gura dogula praktikan erakusteko modu bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!